Ber-edoskitzea edo edoskitzea eragitea

Gutxi ezagutzen den arren, ber-edoskitzea (edoskitzea amaitutzat eman ondoren berriro edoskitzea) edo edoskitzea eragitea (haurdunaldirik izan gabe ere edoskitzea lortzea, adopzio kasuetan adibidez), posible da.

Hori lortzeko gakoa PAZIENTZIA da. Ez da berehala lortzen den gaia, baina geroz eta gehiago dira ber-edoskitzea edo edoskitzearen eragitea lortzen dutenak.

Edoskitzea lortzea benetan nahi izatea da oinarrizkoa da. Bularra eta titi-buruaren estimulazioa egokia izan behar da eta amak inguruaren babesa izatea.

Haurrak nahi izatea ere garrantzitsua da. Haurra geroz eta gazteagoa izan, edoskitzea lortzea errazagoa izango da (batez ere edoskitzearen eragite kasuetan). Haurrak aurrez bularra hartu izatea eta zenbat denboraz hartu ez duen ere faktore garrantzitsuak dira. Gainera, bularra hartu ez duen tartean nola elikatu duten ere garrantzitsua da: biberoia erabili bada, titia hartzeko zailtasun handiagoa izango baitu.

Badira helburu hauek lortzeko prestaturiko tresnak.

Ber-edoskitzeko edo edoskitzea eragiteko erabakia hartu bada, komenigarria da edoskitze aholkulari edo emaginaren laguntza izatea ber-edoskitze plana zehaztu eta babes egokia izateko.

Pazientziaz eta egunero saiatuz lor dezakezue.

Lortu duzu? Zure esperientzia ezagutu nahiko genuke. Jar zaitez gurekin harremanetan eta beste ama batzuei laguntzeko zure esperientzia hemen publikatuko dugu.

 Hemen jaso dugun kontakizun bat.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?