Edoskitzea eta sendagaiak

Gutxi dira gaur egun edoskitzearekin bateragarriak ez diren sendagaiak. Sendagairen bat hartzen baduzu, galdeiozu sendagileari edoskitzearekin bateragarria den.

Hala ere, asko dira informazio eguneraturik izan ez edo okerreko informazioa izateagatik edoskitzea uztea gomendatzen duten sendagileak.

Honako orrialdean sendagaien printzipio aktiboaren araberako informazioa topatuko duzu:

http://www.e-lactancia.org

Zure tratamendua topatzen ez baduzu edo aurkituta ere zalantza baduzu beraiekin harremanetan jartzeko aukera duzu. Berehala erantzuten dute eta informazio eguneratua darabilte.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?