Edoskitzerako jarrerak

Edoskitze arrakastatsua izateko, garrantzitsua da haurra eta amak jarrera egokia izatea. Batetik, edoskitzea erosoa izanik atseginagoa izango baita, eta ama lasai egoteak haurra lasaituko duelako. Bestetik, jarrera ez-egokia izateak edoskitzearen inguruan sortzen diren arazo asko sortzen dituelako.

JARRERA EGOKIA HARTZEKO:

  1. Amak bizkarra eta oinak ondo kokatzea. Ama eroso ez badago, haurra ere ez.
  2. Haurra amaren bularrera hurbildu, ez bularra haurrarengana.
  3. Haurra titi-buruarekiko perpendikularki kokatu.
  4. Sudurra titi-buruari begira kokatzea bilatu, horrek ahoa egoki zabaltzea sortuko du.
  5. Ahoa zabaldu aurretik, sudurra titi-buruarekin lerrokaturik egon behar da, haurrak ez du burua mugitzeko beharrik izan behar, ezta mugitzeko oztoporik ere.
  6. Ahoa zabaltzen duenean, ahoa ondo zabaltzen duela ziurtatu.
  7. Gorputza gorputzaren aurka geratu behar dira.
  8. Titi buruak haurraren aho-sabairako norantza izan behar du.
  9. Bularra ez doa haurrarengana, haurra bularrera baizik.
  10. Arropa edo manta gehiegi ez erabili, gorputzak ahalik eta gertuen egon behar dira.

Alboan izan behar dezakezuna: ura, jateko zerbait, mugikorra, liburu bat… eta gozatu.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?