Esnea ateratzea eta gordetzea

Geroz eta ohikoagoa da amek esnea ateratzeko beharra izatea (amatasun baimen motzegiak eta halako arrazoiak tarteko), esnea atera ondoren ondo gordetzea garrantzitsua da.

Lehenik eskuak garbitu eta bularrean masaje txiki bat egitea komeni da.

GOMENDIO OROKORRAK:

– Hasieran esne kopuru gutxi edo bat ere ez ateratzea lortzen baduzu, ez kezkatu, praktikaz lortuko duzu.

– Hobe da haurra bular batean dagoelarik bestetik esnea ateratzea (errazago eta azkarrago egingo duzu) edo esnea atera behar duzunean, haurrarengan pentsatzea.

ESKUZ ATERATZEA

Hasieran zaila badirudi ere, praktia apur batekin nahiko errez lortzen den teknika da. Lehenik bularrean masaje zirkularrak egin esnea sortzea eragiteko. Ondoren, bularra goikaldetik eta behekaldetik helduz kanporantz masajea egin. Titiburu inguruan (3 zentimetro barrurago) estutzen hasi eta kanporantz tira egin. Amaitzeko, titi-burua estutu. Esnea ateratzeak ez du minik eman behar. Hasieran oso esne gutxi edo bat ere ez aterako den arren, praktikarekin azkar eta kopuru nahikoa ateratzeko gai izango zara.

ESNEAK ATERATZEKO GAILUEN BIDEZ

Mota desberdineko esnea ateratzeko gailuak daude gaur egun merkatuan. Eskuzkoak, pila bidezkoak, bateria dutenak edo korronte elektrikoaren bidez ibiltzen direnak. Garrantzitsua da “bi fase” dituzten gailuak erabiltzea. Gailu hauek dira haurraren hartualdiarekin antza gehien dutenak: lehenengo estimulazioa eragiten dute eta ondoren esnea ateratzea hasten da.

Gailu bakoitzaren arabera modu bat edo beste bat erabiltzen denez, zure gailuaren jarraibideak jarraitzea gomendatzen dugu.

AMAREN ESNEA GARRAIATZEA

Esnea etxetik kanpo atera behar bada, komenigarria da hozkailu txiki bat erabiltzea esnea erabili behar den arte, edo izoztu behar den unera arte ondo mantendu dadin.

Lantokian hozkailua balego, hobe da bertan esnea gordetzea etxera joan bitartean.

Esnea ondo mantendu dadin, ahalik eta tenperatura aldaketa gutxien izatea komeni da.

AMAREN ESNEA GORDETZEA

  • Ahal den guztietan izoztu gabeko esnea erabiltzea gomendatzen da.
  • 3 egunetan erabiliko ez den esnea, ahalik eta goizen izoztea. Atera berritan izozten bada hobe.
  • Berehala izoztuko ez den esnea, hozkailuan gorde.
  • Hobe da kopuru txikiko ontziak erabiltzea  (50 – 100 cc) haurrak hartuko duena soilik desizoztu eta esnerik gal ez dadin.
  • Izozten edo hozkailuan gordetzen den esne guztiari data jartzea.
  • Izozkailuan denbora gehien daraman esnea erabili lehenengo.
  • Desizozten den esnea ondo nahastu. Data desberdinetan ateratako esnea batera eman daiteke.

ESNEA DESIZOZTEA

  • Ahal dela izozkailutik zuzenean ateratako esnea berotu.
  • Ezinezkoa bada, esnea hotzetan mantendu erabili bitartean.
  • Aurrez berotu den ura ontzi batean jarri eta esnea duen ontzia (poltsa, botilatxoa…) ur horretan utzi tenperatura egokia duen arte.
  • Mikro-uhin labean berotu eta tenperatura uniformea izan dadin ondo nahastu.
  • EZ berotu esnea “baño-marian”.
  • EZ berotu esnea sutan.
Etxean erabiltzeko esnea gordetzea
esne mota giroko tenperatura hozkailua izozkailua
Atera berria, ontzi itxian. 6-8 ordu (25ºC-tik behera) 3-5 egun (4ºC-tik behera ) 2 aste hozkailu barneko izozkailuan (*/**)
Aurrez izoztua, hozkailuan gordea (berotua izan gabekoa) 4 ordu 24 ordu Ez izoztu berriro.
Ur berotan desizoztua Hartualdia amaitu arte 4 ordu edo hurrengo hartualdira arte Ez izoztu berriro.
Hartualdian soberan geratu dena Bota Bota Bota

Gaur egun, mota askotako ontziak daude amaren esnea biltzeko. Botila hermetikoak, plastikoa, kristala, plastikozko poltsak, esnea ateratzeko gailuetara eransten diren poltsak… Egokien zaizuna hautatu eta erabili.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?