Iodo osagarriak

Erakunde eta profesional geroz eta gehiagok adierazi dute edoskitzean iodoa amak iodo osagarriak hartzeko gomendioa, nahiz eta formatuan eztabaida dagoen.

Zergatik? Garrantzitsua baita amaren esnearen bidez haurrak jasotzen duen iodo kopurua egokia dela ziurtatzea. Haurrak iodo gutxiegi jasotzeak bozioa (tiroideen handitzea), arnasketa arazoak edo liseriketan arazoak sor ditzake. Iodo gabeziak, gainera, nerbio sistema zentralaren eta hezurren garapenean ere eragin dezake.

Oro har, beti gatz iodatua erabiltzea gomendatzen da.

Edoskitze aldian haurdun geratzen diren emakumeek, iodo osagarrien kopurua handitzea gomendatzen da, beti ere, sendagilearen aholkuei jarraituz.

Gai honen inguruan eztabaida dagoenez, IHAN webgunearen orrialde honetan informazio gehiago izango duzu zure erabakiak hartzeko.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?