Bisitak

Erditu berri den ama ospitalean dagoen bitartean bisitan joan eta festa baten moduan ibiltzen da sarri jendea. Erditu berri den ama zein jaio berri den haurra eta aita (balego), elkar ezagutzen ari dira, euren lehen uneak dira eta denbora behar dute.

Bisitan joateko bazara kontuan hartzekoak:

– Ez pilatu gelan jendea.

– Baxu hitz egin.

– Ez hartu jaio berria besoetan. Ama eta aitaren (balego) usainak eta taupadak dira haurrak lehen egunetan gertu izan beharrekoak.

– Ez egon denbora gehiegi bertan.

– Eraman jateko zerbait edo etxeko lanetan laguntza eskaini. Oparitu denbora.

– Behar dutenean lasai laguntza eskatzeko esan.

– Ez epaitu egiten dutena (edoskitzea, sehaskan/amarekin egotea…).

– Gurasoengan eta seme-alaba zaharragoetan arreta jarri. Ez daitezela baztertuak sentitu. Zuk gurasoak ezagutzen dituzu aurretik, ez beraietaz ahaztu.

Zuentzat beharrezkoak direla uste duzun mugak edo baldintzak, aurrez ezarri eta errespetatzeko eskatu.

Erditu berri denari opari bat egin nahi badiozu, oparitu zerbitzu pertsonalizatuak.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

×

Powered by WhatsApp Chat

× Zalantzarik?