Azazkalak erditzean

Ez da gehiegi hitz egiten azazkalez haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean. Baina garrantzitsuak dira. Eta erditzean batez ere, oso garrantzitsuak. Geroz eta gehiago dira erditzera azazkalak garbi, margotu gabe joateko eskatzen duten emagin eta ginekologoak.

Zergatik?

Azazkalek arazoren bat dagoela adieraz dezakete arazo larri izan aurretik. Esku zein oinetako azazkalek amaren osasun egoera adierazten dute, eta hortaz, hobe agerian izatea.

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?