Episotomia

episotomiaEpisotomia irekiera baginala zabaltzeko egiten den ebakidura kirurgikoa da. Bagina eta uzkiaren artean egiten da guraize moduko batzuen laguntzaz eta haurra irteteko bidea errazteko helburua du. Ebakidura zuzen uzkirantz edo albo baterantz egin daiteke. Bigarren modu honek, arrisku gutxiago dakartza baina sendatzeko zailtasun handiagoak ematen ditu.

Haurra jaio ostean, episotomia josi egiten da.

Zeintzuk dira episotomiaren arriskuak?

– Odol galera handiak izatea.

– Infekzioak.

– Sendatzeko prozesuan arazoak sortzea.

Zeintzuk dira episotomiaren ondorioak?

– Hantura. Episotomiaren inguruak hazita egunak eman ditzake.

– Mina. Eguneroko ekintzetan mina: eseritzea, txiza egitea, bularra ematea, haurra hartzea, ibiltzea….

– Inkontinentzia. Txiza zein kakarena.

– Sexu harremanetan mina izatea.

Gaur egun, episotomia oso erabilia da ospitaletako erditzeetan (%80ko episotomia tasak dituzten ospitaleak daudelarik), baina ikerketek erakutsi dute episotomia ez dela beharrezkoa kasurik gehienetan.

Episotomia izateko arriskua asko gutxitzen da amak jarrera bertikalean erditzeko aukera badu.

Azken ikerketek erakutsi dute, episotomia baina arrisku gutxiago dituela urradura naturalak. Zauria ez da horren sakona izaten eta errazago sendatzen baita.

Episotomia egin aurretik, osasun langileak emakumearen baimena eskatu behar du.

Episotomia izan baduzu, uroginekologian aditua den fisioterapeuta batekin hitzordua eskatu eta errekuperazio egokia izatea gomendagarria da.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

×

Powered by WhatsApp Chat

× Zalantzarik?