Ezagutu zure eskubideak

  • Erditzean dauden profesionalak identifikatu daitezen eskatzeko eskubidea dugu: izena, titulazioa eta espezialitatea eskatuz.
  •  Informaziorako eskubidea dugu gure osasunarekin zerikusia duten gai guztietan. Esku hartze eta prozesu bakoitza ezagutu aurrez eta argi azaldu behar zaizkigu.
  • Erabakitzeko eskubidea dugu: gure osasun edo gorputzari eragiten dion edozein esku hartzeri baimena eman behar diogu (baimen informatua), eta edozein unetan baimen hori atzera bota dezakegu. Edozein esku hartze ukatzeko eskubidea dugu.
  • Eskuragarri dauden aukera kliniko desberdinen artean erabakitzeko eskubidea dugu, eta gure erabakiak errespetatua izan behar du.
  • Gure intimitate eta duintasun fisiko zein morala errespetatuak izateko eskubidea dugu. Ginekologia edo emagin egoilarrak egoteko, idatzizko baimena eman behar dugu eskubidedun pertsonatzat eta besteen mesederako ez erabiltzea babesturik gera daitezen.
  • Protokolo medikuak onartu edo ez erabakitzeko eskubidea dugu, baita bestelako tratamenduak hautatzekoa ere. Protokoloak ez dira derrigorrez bete beharreko gidak.

Iturria: El Parto Es Nuestro.

Hemen irakur dezakezu Osakidetzak erabiltzaile eta pazienteen eskubideen duen atala.

× Zalantzarik?