Ospitalean erditzea erabakitzen duten amek, etxean erditzea erabaki duten amen segurtasun bera izango dute erditzean. Desberdintasun esanguratsuenak honakoak dira: ospitalean emaginez gain, ginekologoak, neonatologoak, pediatrak, erizainak… izango dira arazorik balego artatzeko prest. Honek, zenbait pertsonei segurtasun handiagoa sentiarazten die, eta horregatik hautatzen da ospitale bat edo beste. Dena den, ospitaletan, etxeko erditzeetan baino esku hartze gehiago izan ohi dira eta zesarea, episotomia edo forzeps erabilera tasa altuagoak izan ohi dira.
Ospitaleko erditzeetan, hautaturiko ospitalearen eta honen protokoloaren arabera emango da erditzeko prozesua. Batzuetan, logela partekatuan egiten da dilatazioaren hasiera eta ondoren erditze gelara eramaten da ama. Besteetan, hasieratik ama nahi duen pertsonarekin eta ospitaleko langileekin soilik egongo da dilatazio eta erditze prozesuan. Batzuetan, epidurala protokoloz emakume guztiei jartzen zaie, edo oxitozina. Besteetan, amaren nahietara egokitzen dira.
Horregatik da garrantzitsua erditzeko hautatu duzun ospitalaren baldintza eta protokoloak aurrez ezagutzea. Erditzeko unea iritsi aurretik, zer topatuko duzun jakiteak eta zer eska dezakezun eta zer ez jakiteak, lasaitasuna emango dizu. Erditzeko unea ez da eztabaidan aritzeko unea, hortaz, hobe erditze plana aurrez aurkezturik eta hitzarturik izatea.
Erditzerako egokien zaizun ospitalea hautatu ondoren, honako galderak izango dituzu ziurrenik: