Ariketa Fisikoa

Haurdunaldia normala denean, eta sendagile edo emaginak ariketa fisikoa mugatzeko agindu ez badu, neurrian ariketa fisikoa mesedegarri izan daiteke.

Oinez ibiltzea da, terreno irregularrean hobe,  haurdun dagoen emakumearentzat ariketa aerobiko egokietako bat, egunero oinez ibiltzea gomendatzen da. Muskulatura indartu, haurdun dagoen emakumeak gehiegizko pisurik ez hartzea, endorfinak sortzea… lortuko dugu.

Igeri egitea ere ariketa egokia izan daiteke. Bizkarreko minik ez izatea eta uretan arinago sentitzeak mesede egingo dio haurdun dagoen emakumeari.

Haurdun dauden emakumeei zuzenduriko bestelako ariketa fisikoak ere egokiak dira baldin eta neurrian, eta ama gehiegi nekatu gabe egiten badira.

Haurdunentzako yoga oso ariketa egokia da, batetik arnasketa sakontzen lagundu, haurrarekin konektatzen lagundu eta erditzerako prestatzen lagun dezakelako.

Dantza edo bestelako ariketak ere gorputzaren kontzientzian, ongizatean eta pelbisaren askatzean laguntzen du.

Ondoezik edo nekaturik sentituz gero, atseden hartu berehala eta denbora bat igaro ondoren hobeto sentitzen ez bazara, jar zaitez emaginarekin harremanetan.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?