Bikotekidea non geratzen da?

Haurdun dagoena emakumea izan arren, haurdunaldiak ez du soilik amagaiaren bizitza aldatuko. Haurdunaldia bikotean eman bada, haurra jaio bitarteko asteak bereziak izaten dira aitarentzat ere bai.

pareja copia_1

Hala ere, aita izatera doanak (edo bikotea haurdun daukan emakumeak) sarri, karga handia izaten du soinean. Batetik, haurdun dagoenari lagundu eta haurdunaldia ondo joan dadin haurdun dagoenaren zenbait beldur edo lan norberaren gain hartzen dituelako. Bestetik, guraso izango zarela jakiteak poza sortu arren, egoera berrira ondo egokitzen ez jakiteak beldurra sor dezakelako.

Haurdun dagoenarentzat, garrantzitsua da ahalik eta egoera egonkorrenean igarotzea haurdunaldiak iraungo duen denbora zein erditze ostea, eta egonkortasun hori lortzeko, sarri bikotekidearen edo inguruaren babesa eskatzen du.

Nola hobetu bikote harremana haurdunaldian?

Beldur, zalantza edo kezkak elkarren artean hitz egin. Ziurrenik, biek antzeko zalantzak izango dituzue, eta elkarrekin partekatuz arindu ditzakezue. Hala ez bada, beldur edo zalantza horiek argituko dizkizuen norbaitengana jo. Beldur horiek geroz eta lehenago argitu, haurdunaldia lasaiago igaro eta gehiago gozatuko duzue.

Haurdunaldiarekin zerikusia duten gauzak partekatu. Oso komenigarria da haurdunaldiarekin zerikusi zuzena duten ekintzetan bikoteak parte hartzea: emagina eta ginekologoaren kontsultetara joan, erditzerako prestakuntzan parte hartu, ariketak edo masajeak elkarrekin egin, haurtxoari dagozkion erabakiak elkarrekin hartu…

Bikote bezala gozatu. Laster, hiru (edo gehiago) izango zarete eta elkarrekin egoteko denbora asko murriztuko da, hortaz, aste hauetan elkarrekin egitea gogoko dituzuen gauzak egin.

Bakarrik edo lagunekin egoteko tarteak hartu. Haurtxoa jaio ostean zenbat denbora izango duzun jakitea zaila denez, orain lagunekin edo bakarrik egitea gogoko dituzun gauzetan denbora igaro.

Haurdunaldia eta zuen arteko une errepikaezinak gorde. Haurdunaldia gaur egun ez da orokorrean 2-3 aldiz baina gehiagotan ematen, eta hortaz, une berezitzat har daiteke. Argazkiak atera, sentitzen duzuena idatzi, haurtxoarentzat gutunak, ipuinak edo nahi duzuena idatzi… Ondoren, gustuz hartuko dituzue haurdunaldiko ilusioz beteriko oroitzapen horiek eta.

Bikotea hirukote bihurtzera doa, eta familia bezala guztiz berreraiki beharko duzue harremana. Bakoitzak bere tokia bilatzea, sarri, ez da erraza izaten. Komunikazioa oso garrantzitsua da inor lekuz kanpo gera ez dadin.

 

 

× Zalantzarik?