Habia prestatzea, habia babestea.

Haurdunaldian zehar, ohikoa izaten da hormonek eraginda “habia prestatu beharra” sentitzen den uneak bizitzea. Sentimendu hori, gehien bat, hirugarren hiruhilekoan ematen da eta bat batean haurrarentzat zein etxeko gauzak prest uzteko behar handia sentitzen da.

Energia handia sentitzen du haurdun dagoen emakumeak eta sarri behar baina ekintza gehiago egiten ditu: altzariak mugitu, etxea goitik behera garbitu, izozkailua prestaturiko janariz bete, haurtxoaren gela margotu… izaten dira ohikoenak.

Habiaren sindromea” deitzen zaio eta sentitzen denean, indarrak neurtzea gomendatzen da, ez gehiegi nekatzea eta egin behar direla sentitzen diren gauza horiek egiten laguntzeko gertuko pertsona bati eskatzea. Sindrome hau, normalean erditzea gertu dagoela ematen da, eta hortaz, indarrak erditzerako gordetzea komenigarria izaten da.

Sindrome hau sentitzen den unean, haurdun dagoen emakumea ia bere onetik aterata dagoela aipatu behar da, eta berari lagundu nahi dionak pazientzia handiz eta lasai jokatu behar duela egoera oso gogorra bihurtzerik nahi ez badu.

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?