Hilabetez hilabete

Haurdunaldia azken hilerokoaren lehen egunetik zenbatzen hasten da. Data hori erreferentziatzat harturik, hauek dira hilabetez hilabete gertatzen diren aldaketak:

embarazo

-Lehen hilabetea.

Ernalkuntza gertatu eta 6 egun beranduago gutxi gora behera, ernaldutako obulua, umetokira heltzen da eta bertan kokatzen da. Egun gutxiren buruan, ernalduriko obuluaren zelula batzuek plazenta osatuko dute eta beste batzuk enbrioiaren sorrerara bideratuko dira.

Une horretatik aurrera, amaren gorputza haurdunaldia aurrera joan dadin lanean hasiko da eta aldaketak somatzen hasiko da.

-Bigarren hilabetea

Haurdunaldiko bigarren hilabetean, zenbait sintoma deseoroso nabaritzen has daiteke emakumea.

Umore aldaketak eta nekea izaten dira hilabete honetako aldaketarik esanguratsuena.

Hirugarren hilabetea.

Sabelea apur bat aldatzen hasten da eta bularrean aldaketak nabarituko dira dagoeneko. Arropa erosoa edo zabalagoa erabiltzen hastea edo haurdunaldirako egokiak diren galtzak erabiltzea gomendatzen da.

Bularretakoen neurria ere, ziurrenik dagoeneko aldatua izango da eta neurri egokikoak edo handixeagoak erabiltzea komeni da.

Sintoma deserosoak egonkortzen joango dira.

Fetuaren bizi organuak osaturik egongo dira.

Laugarren hilabetea.

Titiburuak hazi eta ilundu egiten dira.

Sabelaren erdialdean pubisetik gorantz, marra ilun bat agertzen da. Erditzearen ostean desagertzen da.

Eguzkiaren izpietatik ondo babestea gomendatzen da, azala sentikorragoa bihurtzen baita.

Sabela haziz doa eta fetuaren tamaina hazteak, liseriketan eragina izan dezake eta idorreria sortu.

Bosgarren hilabetea.

Azken hilekoaren lehen egunetik zenbatu eta 20. aste inguruan, haurtxoaren lehen mugimenduak somatu ohi dira. Une berezia izaten da eta hasieran haurdun dagoen emakumeari sentsazio arraroak sortzen dizkion arren (ondoeza, zorabioa…), berehala haurraren mugimenduak direlaz ohartu eta ilusioz bizi ohi da.

Besteek sentitu ahal izateko, aste batzuk gehiago behar izaten dira.

Seigarren hilabetea.

Seigarren hilabeterako sabela asko hazi da eta umetokia, haurdun dagoen emakumearen zilborra baina gorago iristen da dagoeneko.

Arnasteko era sakonagoa da eta bihotz taupaden erritmoa aldatzen da.

Beroa, izerdia eta azalaren hazkura ohikoak dira.

Zilborra sabelaren kanpoalderantz atera daiteke, erditze ostean, bere tokira itzuliko da.

Haurraren mugimenduak oso maiz nabaritzen dira.

Zazpigarren hilabetea.

Beldurrak, antsietatea eta umore aldaketak esangratsuago bihurtzen dira.

Arnasa hartzea gehiago kostatzen da eta mugimendua sabela eta pisuaren ondorioz zailagoa izaten da.

Bizkarreko mina ager daiteke.

– Zortzigarren hilabetea.

Haurra buruz behera kokatu ohi da eta amarentzat mugitzea zailago bihurtzen da, trakets eta pisutsu sentitzen da.

Bederatzigarren hilabetea.

Erditzeko unea gerturatu ahala, urduritasuna eta haurra ezagutu nahia areagotzen dira. Antsietatea edo beldurrak baretzen saiatzea garrantzitsua da.

Habia prestatzeko beharra sentitu daiteke, eta bestelako sintoma deserosoak ere areagotu egiten dira.

Hala ere, ilusioz beteriko egunak izaten dira, edozein unetan haurra jaioko baita.

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

×

Powered by WhatsApp Chat

× Zalantzarik?