Debekaturiko haur eramaileak

Aurrez baditugu haurra nola ez eraman argitzen duten ohar orokorrak, baina gaurkoan pauso bat haratago doan berria jaso dugu. Hiru motxila debekatu dituzte: Jane 60203  El Corte Inglés 918 eta Baby Nurse.

761957_tn

Arrazoiak hauek:
-Haurtxoentzat arriskutsuak izan daitezken fabrikazio irregulartasunak.
– Haurra heltzeko sokak estuegiak dira.
-Aska daitezken pieza txikiak dituzte (botoiak eta etiketak).
– Hanken irekidura arriskutsuak.
– Azken biek ez dute erabilera segururako jarraibiderik.
Guk gehiago esango dugu: haurra eserita, hankak igeltxo jarreran (belaunak aldakak baina gorago eta ez zintzilik) eta bizkarraren C forma errespetatzen ez dituzten motxilak (hau da, haurraren sabela beti eramailearen gorputzarekin kontaktuan eta ez kanporantz begira) ez dira seguruak, ez haurra ez eramailearentzat.

Erabili beti seguruak diren eramaileak.

× Zalantzarik?