Egunerokoan laguntza

Haurra soinean eramateak, mugimendu askatasuna eta segurtasuna ematen dio helduari, eta horrek, beste eguneroko ekintzak egiteko aukera erraztu.

soineanerraz_7Anai-arreben etorrera krisi unea izan daiteke haur askorentzat, eta soinean eramateak ematen duen gertutasun eta kontaktu fisikoaren onurek egoera berrira errazago moldatzen laguntzen du.

Gainera, jaio berriaren beharrak asetzen diren bitartean, zaharrenak gertu izan eta arrisku egoerak (errepideak gurutzatzea, zuhaitzetan gora abiatzea…) ekiditen laguntzen du.

Bestetik, mundua elkarrekin ezagutzen jarraitzeko aukera zoragarria da bai seme-alaba zaharrenarentzat zein txikiarentzat ere, une guzti horiek elkarrekin igaroko dituztelako, bizitzaz elkarrekin ikasiz, elkar ezagutuz eta maitatuz.

Eta… zenbait unetan, biak batera eramatea ere oso lagungarria da…

13524533_10154193814598326_246401120597026644_n#soineanerraz #ikuxka

× Zalantzarik?