Escuelas Canguro formazioa

Kontaktu fisikoa garapen fisiko zein emozional egokia emateko oinarri-oinarrizkoa dela uste dugu eta horregatik sustatzen dugu haurrak soinean eramatea ingurune guztietan, etxeko giroan zein haurra beste zaintzaile batzuekin dagoenean ere.

Garrantzia berezia du gainera, haurra gurasoekin ez dagoenean sor daiteken ezegonkortasun emozionalean edo behar afektiboan azpimarra berezia egiteak eta horregatik egin dugu bat Escuelas Canguro proiektuarekin.

Sabeletik Munduraren sorreratik (2013ko azaroa) dihardugu haur eskola eta kabi etxeekin hitzaldi zein formazio desberdinak gurasoei eskaintzen eta sarri sumatu dugu hezitzaileak beraiek direla aldaketak egiteko formazioa eskatzen dutenak.

Proiektu honen baitan, bi formazio lerro berri eskainiko ditugu Escuelas Canguroren baitan: haur eskolei zuzendurikoa bata eta eguneko ama edo kabi etxeei zuzendurikoa bestea. Hartara, zentru eta hezitzaileek, soinean eramatearen inguruko ezagutza oinarri bat jasoko dute eta haur eramaileen erabileran, euren ezaugarriei egokiturik, eguneroko lana errazteko bidea zabalduko zaie.

Haur eskola edo kabi etxe batean lan egiten baduzu eta interesaturik bazaude, informazio guztia eska dezakezu.

Zure haurra doan tokian formazio hau eskaintzea interesgarria izan daitekela uste baduzu eta zure haurrak kontaktuaren onura guztiak era egokian jaso ditzan nahi baduzu, bertan proposatu dezakezu edo gurekin harremanetan jarri.

Kontaktuaren bidez mundu hobe bat lor dezakegula uste dugu zinez, eta horretan dihardugu.

×

Powered by WhatsApp Chat

× Zalantzarik?