Familia bat, haur eramaile bat

Zu eta zure familia bakarrak zarete, eta horrek egiten zaituzte berezi. Zuen behar 2013-08-16 18.01.36propioak dituzue, zuen ezaugarriak, zuen gogoko eta gorroto propioak. Eta ez dira beste inoren berdinak. Zuen fisionomia, bizi modua, minak eta irribarreak, ez dira besteen berdinak. Zergatik orduan bizilagunak darabilen haur eramaile berdina?

Haur eramaile egokia izan behar dugula diogunean, ez dugu soilik ergonomikoa eta haurraren adinera egokitua izan behar duela esan nahi. Hori, ziurtzat ematen dugu ia-ia, baina askotan haur eramailearekin ondo moldatzen ez diren familiak topatzen ditugu. Zergatik? Beraien haur eramailea topatu ez dutelako.

Gutariko bakoitzak gure ezaugarriak ditugu: gorpuzkera, mugitzeko era, bizitzeko modua, berezitasunak, lesioak… Gutariko bakoitzaren haur bakoitzak ere bere ezaugarri propioak ditu, eta haur batekin primeran erabili dugun haur eramailea agian, ez da bestearentzat egokiena izango.

Eta orduan nola hautatu haur eramaile egokiena?

Erabiliko duten GUZTIEN ezaugarriei erreparatuz, eta erabiliko duten guztien beharrei erantzun egokiena emango dien hori ONDO erabiltzen ikasiz.

Ez da produkturik familia guztien beharrei erantzungo dienik, ez da haur eramailerik, haur jaio berri guztientzat egokiena denik, ez da haur eramailerik, lau urteko haur guztientzat balio duenik.

Haur eramaile egokia topatu ostean, ondo erabiltzen ikastea ezinbestekoa da. Zoritxarrez, haur eramaile ergonomikoak dituzten baina erabilera desegokia ematen dieten familiak ikusten ditugulako maiz. Haur eramaile guztiek ematen dute posizio batean baina gehiagotan erabiltzeko aukera, eta horiek ezagutzeak, egunerokotasunean malgutasuna eta haurraren garapenean egokitzeko aukera eskainiko dizu.

Aholkularitza pertsonalizatu profesionalak, zuen beharrak aztertu eta erabilera desberdinak ezagutzeko aukera emango dizu. Haurrarekin gozatu, eskuak libre izan eta segurtasunez mundua ezagutzeko aukera gerturatuko dizu. Kontaktu fisikoak, oxitozina jariatzea erraztuko dizue, eta oxitozinak munduak dakartzan erronkak irribarrez hartzeko indarra.

×

Powered by WhatsApp Chat

× Zalantzarik?