Haur eramaileen zainketa

Haur eramailea ondo hautatu eta erabiltzen jakitea bezain garrantzitsua da, haur DSC_0018eramaile hori, ondo zaintzea ere. Zainketa hauen bidez, haur eramailearen kalitatea, segurtasuna, koloreak ondo mantentzea eta garbitasuna bermatzea, errazagoa izango da.

Gainera, aholku hauek, haurtxoaren (eta zuen) arroparekin ere ondo etorriko zaizkizu zenbaitetan:

GARBIKETA

  • Erabili aurretik GARBITU. Ez dakizu haur eramaile hori non egon den, zenbat esku, hauts gune… igaro dituen zuengana iritsi aurretik (berdin arroparekin). Lehen garbiketa honetan koloreek tinta apur bat aska dezakete, bakarrik garbitu.
  • Haur eramailearen garbiketarako baldintzak ezagutu. Etiketan egoten dira. Zalantzarik baduzu, erosi duzun tokian galdetu.
  • UR HOTZA: hobe ur hotza erabiltzea, bai eskuz zein garbigailuan. Koloreak hobeto mantenduko dira, ehunarekin ez da hain erasokorra, eta normalean, nahikoa izaten da.
  • Kontuz lehorgailua edo garbigailuaren lehortzeko programekin. Zalantzarik baduzu, galdetu bertan sartu aurretik.
  • Garbigarriak erabili behar badituzu, hobe formatu likidoa dutenak. Hauts arrastoak haur eramailean edo arropan geratzeko arriskua da, eta aspirazioz edo ahoan sartuta kaltegarriak izan daitezke. Ahal dela, ekologikoak edo haurrentzat prestaturikoak erabili, eta kopuru gutxirekin garbitu. Hobe leungarririk ez erabiltzea.
  • Arropa garbitzeko sareen barnean garbitu, horrela, garbigailuan edo beste arroparen batekin itsatsi eta zulotxoak egitea ekindigo duzu.
  • Zentrifugazioan potentzia baxua erabili.
  • Ez lehortu eguzkiak zuzenean ematen dion lekuan. Eguzkiak koloreetan eta ehunetan eragiten du.
  • Zikina dagoenean bakarrik garbitu (lehen garbiketa salbu), zikintzea ekiditeko adur babesleak eta antzeko osagarriak erabil ditzakezu. Garbitzen duzun bakoitzean, belkro, botoi, eta lotzeko aukera guztiak lotuta jarri, kolpeak ekiditeko.
  • Lisatzea: fularra, bandolera edo meitaia lisatu nahi baduzu, begiratu etiketan. Motxilek ez dute beharrik izaten.

ADI BANDOLERA BADUZU…

Bandolera garbitu behar duzunean, atera oihala eraztunetatik eta eraztunak lotu trapu batekin, kolpeak ekiditeko. Ez ahaztu, garbitu behar ez baduzu ere, 15-20 egunero bandolera askatzea eta oihala mugitzea, forma har ez dezan.

Arropen eta haur eramaileen etiketak irakurtzen ez badakizu, hemen aholku batzuk.

× Zalantzarik?