Loa haur eramaileetan

Haurra soinean

soineanerraz_8Haurra soinean eramateak lo sakonagoa sustatzen du haurrak umetoki barnean zituen baldintzen antzekoak izango dituelako: soinu ezagunak, tenperatura erregulazioa laguntzeko baldintzak, mugimendua eta kontaktua.

Soinean daramagun haurrak lo hartzean, bai aurrean zein aldaka edo bizkarrean, haurraren arnas-bideak libre daudela eta kokotzak goranzko posizioa duela ziurtatu behar dugu eta hala ez bada, hori bilatu. Bestetik, lo dagoen haurrari buruaren sostengu egokia eman behar zaio, eta horretarako izaten dituzte motxilek kapelak eta bandolera zein fularretan oihal zati bat gordetzen dugu.

Bizkarrean daramagunean lokartuz gero, ispilu txiki batekin, mugikorraren kamerarekin edo kaleko ispilu zein kristaletan ziurtatuko dugu maiz haurra ondo dagoela.

Eta gogoratu, altuera egokia, muxu ematera iristen zaren baina kokotzarekin nahi gabe joko ez diozun hori dela.

#soineanerraz #ikuxka argazkilariarekin sortu dugun proiektua da.

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?