Noiz arte soinean?

soineanerraz_6Sarri egiten den galdera da… noiz arte soinean?

Erantzuna argia da… biek nahi duzuen arte. Baina batzuekin…

Batetik, haurrak besotan hartzea eskatzen duen bitartean, beti izango da egokiagoa pisua hobeto banatuko digun haur eramaile batekin egitea, segurtasun handiagoz egingo dugulako, gure gorputzarentzat egokiagoa izango delako eta denbora luzeagoan egin ahal izango dugulako eskuak libre mantenduz.

Bestetik, oso garrantzitsua da haurra non daramagun eta segurtasun neurriak betetzen ari ote garen kontuan izatea.

  • Haur eramailea aldaken gainearaino jaitsita badugu eta haurraren buruari kokotsarekin jotzen badiogu, ez luke aurrean joan behar. Espazio bisuala mugatzen digu -erortzeko arriskua areagotuz- eta pisu aldetik ere gehiegizkoa izan daiteke aurretik.

 

  • Aldakan daramagunean, kontuan izan behar dugu pisua era asimetrikoan daramagula eta beraz, tarte motzetan erabili behar dugun posizioa dela.

Azkenik, oso garrantzitsua da gure gorputzaren kontzientzia izatea eta pisu hori daramagunean (eta egunerokoan) gure jarrera egokia izan dadin saiatzea. Pisua progresiboki gehituz joan bagara, hau da, haurra txikitatik soinean eraman badugu, errazagoa da gure gorputzak erantzun ona izatea haur “handixeagoak” daramatzagunean.

Lesiorik baduzu edo haurra soinean eramatean deseroso sentitzen bazara, jar zaitez soinean eramate aholkulari batekin eta/edo fisioterapeuta batekin harremanetan, gorputz bakarra dugu eta 😉

Gozatzea da helburua!

 

#soineanerraz #ikuxka

×

Powered by WhatsApp Chat

× Zalantzarik?