Nola EZ da eraman behar?

Haur eramaileen onurak asko badira ere, haur eramaile egokiak eta modu egokian erabiltzen ez badira, onurak baino kalte gehiago sor dezakegu.

NOLA EZ DA ERAMAN BEHAR?  sabeletik4

Haurra ez da kanporantz begira eraman behar.

Batetik, haurra kanporantz begira eramaten bada, bere bizkarraren C forma naturala ez da errespetatuko eramailearen gorputzaren aurka eramango baitu bizkarra eta hortaz, ez da bere fisonomia errespetatuko eta lesioak sor daitezke.

Bestetik, kanpora begira daramagunean, hiperestimulazioa sortzen da. Haurrak inguruko estimulu guztiak aldi berean jasoko ditu eta ez du prozesatzeko astirik. Horrek estresa sortzen du.

Azkenik, kanporantz begira doazen haurrek ez dute eramailearekin kontakturik, hau da, ez dute eramailea ikusterik eta beraren babesean sentitzeko aukerarik. Botaka egingo balu adibidez, eramaileak ez luke ikusiko. Gainera, kanporantz begira doan haurrak ez du burua ondo kokatzeko lekurik.

Hau motxila ergonomiko baten erabilera OKERRA DA. Motxila ergonomikoa izan arren, haurra kanporantz jarritakoan ergonomia hori galtzen da, haurraren bizkarren C forma ez da errespetatzen eta hankak ere ez daramatza “igel” eran.

Haurra ez da zintzilik joan behar.

Merkatuan badira haur eramaile asko ergonomikoak ez direnak. Batez ere haurtxoentzat produktuak saltzen diren dendetan edo merkatal gune handietan saltzen dituzte.

Haurraren ergonomia ez da errespetatzen: haurraren bizkarren C forma naturala ez dute errespetatzen (askok haurra kanporantz begira eramateko aukera ematen dute) eta haurraren hankek ez dute M forma edo “igel” era errespetatzen. Haurra ez da eserita joaten, genitaletatik zintzilik baizik.

Eramailearen ergonomia ez dute errespetatzen: haurra oso behean eramaten da eta haurraren pisua ez da era orekatuan banatzen. Oso ohikoak dira motxila hauek erabiltzean sortzen dituzten bizkarreko edo gerriko minak.

 

  • BANDOLERA GUZTIAK EZ DIRA EGOKIAK: ertzetan biguintzeko betegarria edo aurrez zehazturiko forma zehatza duten bandolerak egoki erabiltzea ez da erraza izaten, ez baitute puntuz puntu egokitzen uzten.

 

  • MENDIKO MOTXILAK: mendirako gisa saltzen diren motxilak ere ez dira DSC_0006egokiak. Pisua asko urruntzen du, helduaren oreka eta pisuaren kontrola zailduz. Motxilak berak duen pisua ere, pisu gehitua da eta haurra ere ez doa ondo. Ez dira eserita joaten eta hankak zintzilik eramaten dituzte. Mendirako egokiena, motxila ergonomiko bat litzake.

 

 

 

 

× Zalantzarik?