Oinak eta erreflexuak

soineanerraz_4Nola kokatu behar dizkiot hankak eta oinak?

Bizkarraren garapena errespetatzearekin bat, aldaka eta pelbisaren zein hanken garapena errespetatu behar dugu haurra soinean daramagunean.

Haurraren pelbiak erretrobertsioan kokaturik joan behar du, hau da, aurrerantza baskulatua eta helduarekin kontaktuan perinea dagoelarik.

Haur eramailearen oihalak haurtxoaren belaunen atzekaldetik atera behar du, belaunak, ipurdia baina gorago mantenduz.

Eta azkenik OINAK.

Haurtxoek jaiotzetik erreflexu desberdinak dituzte, garapen eta segurtasun egokia bermatzen laguntzen dute besteak beste, eta horietariko bat haurraren oinetan topa dezakegu.

Haurtxoari oinazpia ukitzean edo presio txiki bat egitean, eskuarekin egiten duen antzera, oina biribildu egiten du edo bultza egiten du ukitzen duena, indarra egiten du ukitzen duenaren aurka. Erreflexu hori dela eta, haur eramailea oinen gainetik jartzen badugu, hau da, oinak barruan daramatzalarik, haurrak mugitzen garenero indarra egingo du oihalaren aurka, gainera, ezingo dugu belaunen eta pelbiaren posizioa egokia dela ziurtatu.

Beraz, oinak beti kanpoan (beharrezkoa bada mantatxo batekin edo soberan dugun fular zatiarekin -korapiloa egin ondoren geratzen den isatsarekin- estal ditzakegu, baina oin azpian presio-gunerik sortu gabe), belaunak ipurdia baina gorago eta perinea gureganantz duela kokatuko dugu haurra.

#soineanerraz #ikuxka argazkilariarekin sortu dugun proiektua da.

× Zalantzarik?