TransKriba

Audioetan informazio garrantzitsua dago, ez duzu gorde nahi?

Zure audioak testu bihurtuko ditut:

Mezularitza zerbitzuetako audioak.

Bileren transkripzioa.

Ikastaro edo webinarrak testu bihurtzea.

Bideoak.

TRANSKRIBA

Akaso pantailaren beste aldean nor dagoen jakin nahiko duzu…

Argazkia: Nagore Igarza- Ikuxka.

Nahia Alkorta Elezgarai naiz, ameslaria, bizitzak ikasi gabe zentzurik ez duela uste dut eta ziztu bizian hazten ari diren bi haurren ama. Gainera, bizitzeko, hezteko eta gurasotasuna sentitzeko nire era munduratzeko bi proiektu ere baditut: Sabeletik Mundura eta Loa-Lo.com. Helburua argia: plazerezko gurasotasuna,

Gaur, bizi, hezi eta kontziliatuz sortzearen abentura honi hirugarren adarra gehitu diot: TransKriba. TrasKribak nire taupada sakonenetako batekin bat egitera narama: idaztea. Irakurri, azpimarratu, ertzetan oharrak idaztea, kolore desberdinetako kodeak erabiltzearen plazera. Gelditu eta hitzak sentitzearen plazera, hitzak hatzekin ikutzea.  Audioek, podcastek, bideoek… orduak hartzen dizkiguten mundu honetan hizkien aldeko apustua da nirea. Informazio guzti hori bildu eta idatziz uztearen aldeko hautua galdu ez dadin.

18 urte nituenean Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak hasi nituen eta osasun arazoak tarteko utzi banituen ere, akaso laster helduko diot berriro erronka horri. TranKriba hori ere bada, apustu hari berriro heltzea.

Gurasotasunarekin harremana duten gaietan espezializatua banago ere, pasio handiz jarraitzen ditut gai asko eta asko, beraz, ez bazara arlo honetan aritzen, zure audioak testu bihurturik nahi badituzu, idatzidazu.

TransKriba?

Ez al da kontzeptu ederra? Zer da zuretzat TransKriba?

ZERBITZUAK

Zure audioek informazio garrantzitsua dute:

Zure audioak testu bilakatzen ditut:

Mezularitza zerbitzuetako audioak.

Bileren grabazioak.

Online ikastaro edo saioen grabazioak.

Bideoak.

TransKribatik honako aukerak eskaintzen ditut:

  • Zure ahots mezuen transkripzio naturala: zure grabazioen edukia biltzen da irakurgarritasun handiko testuak sortuz.
  • Transkripzio literala: edukiaz gain, errepikak, hotsak, geldiuneak, barreak… bilduko dituen transkripzioa.
  • Azpitituluak: zure bideoak, ikastaroak… azpititulatzeko aukera irisgarritasuna hobetuz.
  • Neurrira egindako testu zerbitzuak: transkribatzeaz gain testua beste formatu batuetarako prestatzen dut: postak, liburuak, aurkezpenak…

TARIFAK

  • Lan laburrak (60 minutuz azpiko audioak):

Transkripzio naturala: 0,85 euro/minutua*.

Transkripzio literala: 1,15 euro/minutua*.

Transkripzioa + azpitituluak: 2,15 euro/minutua*.

  • Lan luzeak (60-270 minutu arteko audioak):

Transkripzio naturala: 0,80 euro/minutua*.

Transkripzio literala: 1,10 euro/minutua*.

Transkripzioa + azpitituluak: 2,10 euro/minutua*.

  • Ikastaroak edo grabazio luzeak: tarifa bereziak, eska ezazu aurrekontua.

GEHIGARRIAK:

  • Presa (24-48ordu): +0,80 euro/minutua*.
  • Bi hizlaritik gora: +0,05 euro/minutua*.
  • Audioaren kalitate baxua: +0,20 euro/minutua*.

Zure transkripzioaz gain testuak itzultzea nahi baduzu eska ezazu aurrekontua.

*BEZ gehitu behar zaio. 2019-12-31 arteko tarifa.

KONTAKTUA

Baduzu galtzea nahiko ez zenukeen audiorik, bideorik, ikastarorik?

Zure bezeroei idatzizko gehigarria eskaini nahi diezu?

Bideoak azpititulatzea behar duzu?

Zure ikastaroak liburu bihurtu nahi dituzu?

Idatzidazu 

Emaila: info [@] sabeletikmundura.eus

Telegram edo whatsappa: +34 659 050 004 (deiak soilik hitzorduarekin).

Eta nahiago baduzu, sare sozialetako profilen bidez.

× Zalantzarik?