Azido folikoa

acido_folico

Haurdun geratzen saiatu aurretik hartzen hastea gomendatzen da (hiru hilabete lehenago inguru) bere gabeziak arantza bifidoa bezalako gaixotasun larriak sor ditzakelako.

Azido foliko pilularik hartu nahi ez duten emakumeek, azido foliko kontzentrazio altua duten elikagaiak hartzea gomendatzen da:

  • Barazkiak: zainzuri egosiak, letxuga, tomatea, espinaka, erremolatxa gorria.
  • Fruituak: naranja, marrubiak, pomeloa, platanoa.
  • Lekaleak: ilarrak, babarrunak, indabak.
  • Zerealak: artoa eta osagai integralak.

Elikagai hauek gainera, burdina, zuntza eta bitaminetan aberatsak dira orokorrean eta azido folikoaz gain beste onura batzuk ere ekarriko dizkiote emakumeari.

Haurdunaldiko lehen hiru hilabetetetan behintzat hartzea gomendatzen da.

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?