Haurdunaldia prozesu fisiologiko eta naturala da, baina bizi guztia aldatuko duena. Aldaketa fisikoak eta psikologikoak eragingo ditu eta hobe da haurdun geratzea erabakitzen den unean, zenbait gai kontuan hartzea:
– Amagaiaren osasun egoera nolakoa den ezagutzea, horretarako, haurdunaldi aurreko azterketa egitea gomendatzen da.
– Amagai eta aitagaiak jarrera osasuntsuak hartzea: tabakoa, alkohola eta beste drogen kontsumoa ezabatu edo gutxitzea, estresa, antsietatea eta halakoak kontrolpean izatea.
– Emakumearen zikloa ezagutu eta obulazio egunak identifikatzea.
Haurdunaldia iristea kasu askotan ez da berehalakoa izaten, beraz, saia zaitez prozesuaz gozatzen.
[2018ko maiatzean eguneratua]
Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.