Zer espero dezakegu?

Haur bat izatea eta haurdunaldia oso era positiboan hartzen ditu gizarteak orokorrean, eta hala bada ere, bizi berri bat sortzera bazoaz ere, bidea ez da beti polita izaten.

Oro har, haurdunaldiaren bila igarotzen diren egun, aste eta hilabeteak. kontraesanez beteak izan daitezke. Batetik, haurdunaldia bikotean bilatzen ari bazarete konplizitate handia eta une oso politak sor daitezke. Bestetik, saiatu eta haurdunaldia iristen ez dela ikusteak ez egonkortasun, zalantza eta beldurrak ekar ditzake.

Garrantzitsua da bide horretan une on eta txarrak izango direla kontuan hartzea. Haurdunaldia guk nahi dugun une zehatzean iristen ez bada, antsietate eta estresa albo batera utzi eta prozesuaz gozatzea.

Bestalde, haurdunaldia laguntza bidez lortu nahi edo bakarrik gaudenean, zalantza eta beldurrek toki handia har dezakete. Denbora, esfortzu eta diru asko inbertitu eta haurdunaldia iristen ez dela ikustea oso gogorra izaten da.

Antsietatea, estresa eta beldurrek normalean, haurdunaldia atzeratu egiten dute, beraz, lasai egoten saiatu behar da.

Ez obsesionatzea eta gozatzea dira beraz kontuan hartu beharrekoak. Azken batean, etorri behar dena etorriko baita.

Har ezazu kontuan erabakia soilik zure familiarena dela eta ahalik eta kanpokoen iritzi negatiboetatik babestuago egon, prozesua emozionalki errazagoa izan daiteke.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?