Webgunearen eguneraketa dela eta elkarrizketaren data ez da zuzena, 2015ekoa da eta baliteke elkarrizketatuaren iritziak edo informazioak zaharkituak izatea.
Sarri jasotzen dugun zalantza da ea haurrak kotxeetan haur eramaileetan joan daitezken, eta noski, erantzuna EZ da. Espainiar Estatuan errepideko segurtasun araudia aldatu dela probestuz Cristina Barrosorengana jo dugu zalantzak argitzera.
Lehendabizi A Contramarcha-tik egiten duzuen lana eskertu nahiko nizuke, haurren segurtasunaren inguruko kontzientzizioa eta informazioaren zabalkundean egiten duzuen lanagatik. Azalduko diguzu nolatan eta noiz sortu zen A Contramarcha?
Egunon Nahia, guretzat plazera da gai hain garrantzitsua lantzeko tarte bat eskaintzea. Nola sortu zen A Contramarcha? Egia esan, hasieran, aulki mota hauek txertatzen hasi ziren dendentzat laguntza gune bezala sortu zen. Ez da erraza ordura arte ezagutzen zutenaren erabat aurkakoa den aulki batekin betiko denda batera iristea eta aulkiaren alboan ezagutzen zuten informazioaren eta une hartara arte mundu guztiak kontatzen zienaren aurkakoa dioen informazio pila uztea. Hortaz, guzti honen konplexutasuna ulertzeko erarik eraginkorrena hausnarketa/kontsultarako gune bat sortzea izango zena, etxeko edo bulegoko lasaitasunean norberaren kabuz ikertu eta informazioa topa zezaten sortzea zeala. Helburu horrekin sortu genuen A Contramarcha profesionalentzat, baina guraso askorentzat ere informazio gune bihurtu zen eta informazio orri gisa urtebete igaro ondoren, gaur egun denera zabaldu genuen, erabiltzaileen kontsultarako forora non kasu bakoitzari erantzuna bilatzen zaion.
Espainiako errepideen inguruko araudiaren azken aldaketak haurrak nola eta non eramatean eragin du. Nahikoa da zuen ustez?
Txikienen segurtasuna hobetzeari begira egiten den edozein aldaketa positiboa izango da beti iritzi pertsonalez haratago. Beraz, egokia iruditzen zaigu. Dena den, segurtasuna norberaren burua edo maite duguna babesteko behar pertsonaletik jaiotzen da eta hortaz, formazio eta ezagutza osagai oso garrantzitsua du. Arriskuak ezagutu eta identifikatzen ditugunean soilik pentsa dezakegu zerbait gertatzea ekiditeko konponbideetan, ala ez?
Derrigortasuna ez da beti arrakasta garantia, beraz, ondo dago Legeak minimoen maila igotzen joatea, baina maximo kotetara heldu nahi badugu, herritarrak informatu eta formatu behar ditugu. DGT (Trafiko Zuzendaritza Orokorraren) kanpaina argi eta zuzen batek, non haurrak norantzaren aurka joatea babestu eta duen garrantzia azpimarratzen den, guretzat, eraginkorragoa litzake lege aldaketa bat baino.
Norantzaren aurka doazen haurrek lesioak izateko arriskua asko gutxitzen dela dioten ikerketa zenbait daude. Noiz arte norantzaren aurka?
Hori galdera ona da, errealitatean, norantzaren aurkako dispositibo baten segurtasuna handitzea ez da iraungitzen eta. Noiz arte? Beti. Norantzaren aurka doazen helduak ere seguruago doaz. Haur baten hauskortasuna kontuan izanez gero, heldu batentzat “hobea” dena, haurrarentzat “oinarrizkoa” da. Hortik, posizio horretan ahal den denbora guztian bidaiatzeko gomendioa, minimo gisa 4 urteko adinaren gomendioa ezarriz.
Autoak prest daude? Kotxe guztiak dira haurrak norantzaren aurka eramateko egokiak?
Bai. Ez dago arazorik, gutxienez, segurtasun uhalak badituzte. Gainera Isofix sistema badugu, primeran. Gaur egun Espainian modelo asko daude salgai, beraz dugun kotxera egokitzen dena topatzea litzake.
“Homologatuak badaude seguruak izango dira… bestela ez lituzkete homologatuko” Zenbatetan entzuten duzue hori eta zer du egiazkorik?
Asko entzuten den esaldia da. Orokorrean kontsumorako egokiak diren produktuek segurtasun estandar altuak betetzen dituztela pentsatzeko joera dugu eta ez da egia. Legeak betearazi ditzaken komertzializaziorako minimoak betetzen dituzte eta horiek ez dira segurtasunarekin harremana duten arloak izaten. Kotxerako aulkien arloan, legeak eska dezakeen minimoa da eszenatokirik okerrena, hau da, haurra kotxe barruan hegan ateratzea ekiditea eta elementu zurrunekin kolpatzea ekiditea da. Horrek ez du zerikusirik lesioak gutxitzearekin.
Gauza bera gertatzen da segurtasunean duten eraginkortasuna zalantzan jartzen ez dugun beste dispositiboekin ere, adibidez, motoetarako kaskoekin. Denek ulertzen dugu piloto profesional batek darabilen kaskoak merkatalgune handi batean erositakoaren segurtasun bera eskaintzen ez duela, hala ere, normatiba berak homologatzen ditu, nahiz eta segurtasunean ezin ditugun alderatu. Motoen kasuan ekidin beharreko eszenatokia buruak zuzenean lurra kolpatzea da. Kaskoari lesio larriak ekiditeko gehitzen zaion guztia, erabat boluntarioa da. Derrigorrezko kaskoaren ekipamenduari beste elementu batzuk gehitzea litzaken bezala, botak, ukondoetako eta belaunetako babesleak edo kazadora kasu.
Azken aldian dendetan kuxin abdominala duten aulki asko ikusten dira arnesa izan beharrean. Seguruak dira?
Ez. Sistema hori ez da segurua. Are gehiago “kuxin” hitza gaizki erabilita dago ez baita dispositibo biguina, guztiz aurkakoa baizik. Dispositibo honen izen zuzena (homologazio araudian hala zehaztuta datorrena) Eskudo Frontala edo Kolpe-aurkako Pantaila litzake. Ezagutzen ez dugun zerbaiten izena beste batengatik aldatzen denean, denaren pertzeptzioa ere aldatzen dute, eta hortaz bere errealitatea. Eta produktu honekin horixe bera egin da: hitzak egokitu denaren errealitate desberdin bat sortuz. Ez da kuxin bat bezala biguina eta inondik inora ez du airbag baten jokabidea (hau ere esan izan da eta). Ez dira egiak.
Baina sistemaren izenak errealitatearekin bat egiten ez duenetik haratago, dispositibo hau ez da segurua benetako haurrekin izandako istripuen emaitzetan (eta ez laborategiko dummiekin egindakoetan) sortzen diren lesioak oso larriak direla erakutsi delako, lehenengo bertebretan sortzen direlako, tetraplejiak, pentaplejiak edo heriotzak sortuz.
Irakurleak harritu ditzaken hau, ez da berria. Duela zenbait hamarkada AEBetan erakutsi zen, eta hortaz, 90. hamarkadatik Amerikar kontinentean debekatuta dago.
Haurtxoentzat gauzak saltzen diren dendetan aulkitxo hauetako asko ikusteko arrazoi bakarra da zenbait Rankingetan (RACE, RACC, ADAC) irabazle izan direlako da. Ranking horiek ez dute segurtasunaz hitz egiten eta ez daude proba ofizialak egiteko baimenduta EZ DIRA ETA LABORATEGI OFIZIALAK. Beraiek dira salmenta sustatu dutena guraso europarren artean, 2010 urtea aurretik ez baitziren ia ezagutzen ezta erabiltzen aulki hauek.
Argi gera dadila behingoz:
Haur batek trafiko istripu batean lesio larriak edo heriotza izateko hiru bide daude:
1.- Buruan objektu zurrun baten aurkako kolpe zuzena.
2.- Elongazio zerbikala barne dekapitazioa izan edo ez.
3.- Penetrazio abdominala.
Hiru lesioak %100ean ekiditen dituen sistema bakarra, norantzaren aurkako dispositibo bat da. Aldiz, hiru lesioak sor ditzaken, edo hirurak batera sor ditzaken bakarra eskudodun aulkia da (ez “kuxina”).
Hori eszenatokirik onenean, EuroNcap-en instalazioetan berriki erakutsi denez, haurra osorik edo partzialki aulkitik irteteko arriskua ere oso altua da. Hori errealitateari egokituz, eta ez soilik laborategiko dummie bidezko frogetara, ez luke aurreko galderan hitz egin dugun araudiaren minimoa ere beteko:
Haurra kotxe barruan hegan ateratzea ekiditea eta elementu zurrunekin kolpatzea ekiditea.
Familia bakoitzak beraien ezaugarri eta egoerara egokitzen den aulkia topatu beharko du. Biana zer begiratu behar da erosi aurretik?
Kontuan hartu beharreko lehen ezaugarria haurraren adina da:
- 4 urte baina gutxiago baditu, norantzaren aurka doan dispositibo bat bilatu beharko dute eta denbora gehien iraungo diena. Erabilera limiteak pisu maximoan eta altuera maximoan daude. Haurrak aulkiaren homologazioak zehazten duen pisu maximoa ez badu eta burua bizkarra eustekoaren goikaldetik ateratzen ez den bitartean, norantzaren aurka joan beharko luke eta ez igaro 2/3 motako aulkira erabat beharrezkoa izan arte.
Beti ekidin beharko genukena haurra norantzaren alderantz eskudoa edo arnesa duen aulki batean kokatzea ekidin beharko genuke, eszenatokirik ohiko eta lesio gehien sortzen duenean (aurreko inpaktua) aulki hauen eraginkortasuna nulua baita eta lesio larri edo heriotzerako arriskua altua.
- 4 urte baina handiagoa bada eta ez bada norantzaren aurkako aulki batean sartzen, 2/3 motako aulki bat bilatu beharko dute, segurtasun uhalaren gidatze on bat duena. Kasu gehienetan, besoak apoiatzekoak kokatze egokia ziurtatzen du, horregatik, adituek gidak edo besoak kokatzekoak ez dituzten aulkiak ez dituzte gomendatzen.
Ondoren, haurrak luzea edo zabala izateko joera duen begiratu beharko litzake. Altua izateko joera badu, norantzaren aurkako aulki bat, bizkarreko gune altua duena bilatzea litzake egokiena. Zabala izateko joera badu, 18 kilotik gorako homologazioa izate gomendatzen da, hau da, 25 kilo artekoa. Hori guztia, posizio egokian (norantzaren aurka) ahal den denbora guztian joan daitezen ziurtatzeko da.
Haurra 4 urte baina gehiagokoa bada eta dagoeneko elebadore batean badoa, ahal den denbora guztian bizkarra heltzen duen elementua mantendu behar da, ahal bada 150cm-ko altuerara arte. Haurra ez bada bizkarreko elementuarekin sartzen eta 150cm-ko luzera ez badu, bizkarreko elementua ez duen elebadorea jarri beharko zaio eta ez aldatu zuzenean kotxeko aulkira 150cm izan aurretik.
Kontuan izan beharreko hirugarren elementua eta aurreko guztia argi dugunean, aulkia toki espezializatu batean erosteko gomendioa da, non saltzaileak instalazioa eta erabilera azalduko duen eta ondo jarrita daramagula ziurtatuko duen. Aulki batek, nahiz eta seguruena izan, ez du ezertarako balio gaizki jarrita badago edo umeari ondo egokitzen ez badiogu eta hori ondo egiten dugula soilik ziurtatu dezakegu profesional espezializatuengana jotzen dugunean. Are gehiago, beti da ona konfidantzazko toki bat izatea behar izan dezakgun kasuetan bertara joateko.
Eta azkenik, irudi batek mila hitzek baina gehiago balio du. Gomendatuko diguuzu gaur egungo aulkien errealitatea azaltzen duen bideo bat?
Noski. “Tu decides (it´s up to you)” bideoa laburpen nahiko potentea da aurrera begirako aulkietan (arnesa edo eskudoarekin) eta norantzaren aurkakoetan espero dezakegunaren inguruan.
Eskerrik asko berriro Nahia elkarrizketarengatik eta errepideetako segurtasunaren mezua zabaltzen laguntzeagatik. Guztiek jakin dezatela: segurtasunak norantzaren aurka bidaiatzen du. Hala izan da beti eta horregatik, Suedian orain mende erdi baina gehiagotik indarrean dagoen araudia sortu zen, non 4 urtez beherakoetan 0 lesiotara heltzear dauden. Guk ere gauza bera espero dezakegu bide bera hartzen badugu, ezta? Horregatik da hain garrantzitsua mezua toki guztietara iristea eta zabalkundea asko eskertzen dugu. Zuen irakurleek zalantzak badituzte, pozik erantzungo ditugu FB “Que los niños viajen a contramarcha, por favor” edo www.acontramarcha.com -en.