Sabeletik Munduran informazio webgunea, online dendaz eta taldekako hitzaldi eta tailerrez gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu:
Bidelagun
- Haurdunaldi aurretik hazierara, sostengu emozionala aldaketa garai berezi honetan zehar. (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara. Osasun arloko zalantzak osasun profesionalarekin landu).
Haurraren oinarrizko zaintza
Haurraren behar fisiko eta emozionalak ulertu eta beraiei erantzun egokia erarik errazenean ematen ikasten lagunduko dizugu zuen egoera berrirako egokitzapena errazteko helburuz (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara).
Edoskitze aholkularitza
Amagandiko edoskitzean, edoskitze mistoan edo biberoi bidezkoan kontuan izan beharreko gakoak ulertzen lagunduko dizuegu eta haurraren oinarrizko elikadura egoki joan dadin sor daitezken arazoei irtenbidea bilatzen lagunduko dizuegu: hazkuntza, mina, zartadurak, lanera itzulera… (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara).
Elikadura osagarria: Baby-Led Weaning
Haurrari elikadura osagarria eskaintzeko errespetuzko metodoaren oinarriak eta kontuan izan beharreko garai eta jakiak azalduko dizkizuegu otorduak denen gozamenerako izan daitezen. Garapen eta gaitasunei zuzendutako aholkularitza ez nutrizionala.
-
Soinean eramate aholkularitza
Zuentzat egokiena den haur eramailea topatzen eta ondo erabiltzen lagunduko dizugu. Behar berezietan (hipertonia edo hipotonia duten haurrak, goiztiarrak, interbentzio kirurgikoak dituztenak, dibertsitate funtzionala, erditze interbenituak….) espezializatua. Etxean duzuenari etekin guztia ateratzen lagunduko dizugu.
Garapenean aholkularitza
Garapen psikomotorean zein kognitibo eta emozionalean aholkularitza. Zer da ohikoa? Noiz kezkatu behar dugu? (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara).
Kanguro zaintzan aholkularitza
Nils Bergman neonatologoak irakatsitakoa zuen egoeran erabiltzen lagunduko dizugu. Haurren behar biologiko eta emozionalei erantzuteko azala azalarekin era seguru eta egokian egoten erakutsiko dizuegu (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara).
Haurdunaldiko edo jaiotzeko galerak
Jaio aurretik edo jaio eta berehala ematen diren heriotza prozesuetan informazio eguneratua, aukera desberdinak eta baliabideak eskainiko dizkizugu, baita sostengu emozionala ere. Familiarteko edo lagunei ere zuen alboan era egokian egoteko gakoak eskaintzen dizkiegu. Aholkularitza eta bidelagun emozionala, ez terapeutikoa.
aInseminazioa, fekundazioa, adopzioa, harrerak
Gurasotasunerako bide desberdin guztietan alboan izan gaitzakezu, informazio eguneratua eskainiz eta sostengu emozionala eskainiz.
OINARRIZKOA
Gai baten inguruko informazio orokorra edo erreferentziak nahi dituzunean.
Email bidez.
DOHAIN |
|
PERTSONALIZATUA |
PREMIUM |
Aholkularitza saio pertsonalizatua zure kezkak, zalantzak… lantzeko. Ordu bateko aholkularitza saioa + jarraipena astebetez emailez, erantzuna 24/48h-tan. |
Aholkularitza saio pertsonalizatua zure kezkak, zalantzak… lantzeko.
Ordu eta erdiko aholkularitza saioa + jarraipena hilabetez email, whatsapp eta telegram bidez. |
ONLINE: 80 euro/ordua* ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 145 euro/ordua* ZIZURKILEN (geure etxean) 120 euro/ordua* |
ONLINE: 100 euro/ordu eta erdi* ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 175 euro/ordu eta erdi* ZIZURKILEN (geure etxea) 150 euro/ordu eta erdi.* |
- BONU bereziak: zure beharretara egokitu gaitezke, zerbitzu bat baina gehiago behar baduzu zure neurrirako bonua sortuz. Idatziguzu.
- Telegram / Whatsapp bidezko aholkularitza jarraia: sortzen zaizkizun zalantza edo babesa behar dituzun uneetan hor izango gaituzu. Zerbitzu hau, aurrez aurre edo online bidezko aholkularitza egin ondoren eskainiko da. Ez da aholkularitza medikurik ematen.
-
*Gipuzkoatik kanpo, aurrekontua eskatu.
HAURRAREN LOA AHOLKULARITZA
Haurraren loa izan ohi da gurasotasunean zalantza eta zama iturri. Haurraren loaren garapenaren inguruko zalantzak, familiaren loa hobetzeko gakoak zein loan eragin dezaketen faktore desberdinen azterketa. Zerbitzu hau La Neurociencia del SueƱo Infantil eta Holistic Sleep Coaching loaren ebidentzia zientifikoan oinarrituriko ikasketetan oinarriturikoa da (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eskaini eta zuen bidelagun izango gara). Haurraren loaren aholkularitza motak orrrialde honen behekaldean dituzu.
OINARRIZKOA Haurraren loaren garapenaren inguruko informazio orokorra eskaintzeko ordu beteko elkarrizketa.
ONLINE: 80 euro/ordua* ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 145 euro/ordua* ZIZURKILEN (geure etxean) 120 euro/ordua* |
|
PERTSONALIZATUA |
PREMIUM |
Loaren inguruko galdetegi sakona.
Elkarrizketa (ordu bat) eta galdetegiaren azterketa loan eragin dezaketen faktoreak aztertuz.
Laburpena eta loa hobetzeko plana idatziz.
Jarraipena eta planaren egokitzapena emailez 3 astez. |
Loaren inguruko galdetegi sakona.
Elkarrizketa (1,5 ordu) eta galdetegiaren azterketa loan eragin dezaketen faktoreak aztertuz.
Laburpena eta loa hobetzeko plana idatziz.
Jarraipena eta planaren egokitzapena saioa (90) eta jarraipena 12 astez, emailez, whatsappez eta telegram bidez. |
ONLINE: 140 euro ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 175 euro* ZIZURKILEN (geure etxean) 160 euro. |
ONLINE: 180 euro ZEURE ETXEAN (Gipuzkoa) 240 euro* ZIZURKILEN (geure etxea) 190 euro. |
* Prezio guztiek BEZ eta PFEZ barne dute. Zerbitzu hauen kontratazioa pribatutasun baldintzei lotuta dago. Kontratazio baldintzak hemen. Gipuzkoatik kanpo aurrekontua eska dezakezu.
KOTXEKO AULKIEN AHOLKULARITZA
Kotxe, furgoneta edo autokarabanetarako haurren aulkien aholkularitza, salmenta eta instalazioa eskaintzen dugu.
Haurraren, ibilgailuaren eta beste heldu zein haurrak kontuan izanik zein aulki egokitu daitekeen aztertu ondoren egiten da eta erosiz gero instalazioa beti presentziala egiten dugu dena ongi dagoela ziurtatzeko.
Dagoeneko aulkia baduzu errebisioa edo berrinstalazioa egin dezakegu.
TARIFAK:
ERREBISIOA ZIZURKILEN EDO DONOSTIAN: 25 euro
BERRINSTALAZIOA ZIZURKILEN EDO DONOSTIAN: 65 euro
AHOLKULARITZA ONLINE ZEIN ZIZURKILEN: 30 euro (aulkia erosiz gero diru hau aulkiaren prezioan deskontuan izango duzu).
a
aTailerrak eta udal zein elkarteentzat programak antolatzen ditugu eta online hitzaldiak eskaintzen ditugu.
OPARI BONUAK: haurdun dagoen lagun edo gertukorik duzu? Haur txikia duenik?
Behar duzuna eskatu, eta guk eskaintzen ez badugu, zure beharrari erantzungo dion profesionala bilatuko dugu.
TARIFA HAUEK 2025/06/30 ARTE IZANGO DIRA ERABILGARRIA