Ama eta pediatraren ikuspegitik idazten

Amalia Arce Diario de Una Mamá Pediatra bloga idazten duen emakumea da. Beregana jo dugu liburua kaleratu duenaren aitzakian, ama eta pediatra batek, haurdun zaudetenoi edo haurra izan berri duzuenoi zer gomendatuko lioken jakiteko.

1- Sarean “la mamá pediatra” (ama pediatra) gisa ezagutzen zaitugu. Nola sortu zen blogaren ideia?

Bloga nire bizitza profesionalean zein alaben hazieran sotzen zitzaizkidan zenbait Foto con librogauza idatzita uztearen beharretik sortu zen, eta baita horrek eramaten ninduen zenbait hausnarketetatik. Aurretik blogak zituzten beste profesional batzuk jarraitzen aritu nintzen eta formatu honen aldeko apustua egin nuen. Atzo izan zela dirudi, baina dagoeneko 5 urte baina gehiago igaro dira.

2- Zalantzak, bizipen pertsonalak… zure bloga altxorraren kutxa da. Eta blogetik… liburura. Zer topatuko dugu liburuan?

Liburuak denbora guzti honetan idatzi dudan guztia txukuntzea izan da apur bat. Testu asko blogetik ateratakoak dira, baina birpasaturik daude, egokiturik eta eguneraturik eta argumentu lerro bat jarraitzen du. Aukera ona da guraso izan berri direnentzat edo familia osatzeko “prozesuan” dauden gurasoentzat. Nire jarrera nahiko malgua da, ez daukat ikuspegi “erradikalik” hazieraren inguruan. Eta arlo pediatrikoari dagokionean, testuek oinarri zientifikoa izan dezaten saiatzen naiz, ikuspegi pertsonalarekin osaturik, haurrak ikusten igarotako urte hauek (teoriatik praktikara) zein ama izanik (hospitaletik etxera) emandako esperientziatik.

3-  Gaur egungo gurasoak internetera pediatrarenera baina lehen joaten dira?

Interneten kontsulta asko egiten dira aurretik, eta ondoren sendagilearenera joaten da. Hala ere, kontsultek formatu nahiko tradizionala izaten jarraitzen dute, eta pertsona gehienek pediatrengan konfidantza izaten jarraitzen dute zorionez!
Nik ere bilatzen ditut interneten gauzak beraz ulertzen dut jendeak ere egitea. Osasunarekin harremana duten gaiak dira interneten gehien bilatzen direnetakoak, sendagileek ezin dugu errealitatea ukatu eta horregatik hasarretu. Agian gakoa guraso hauei bilaketan laguntzea da, konfidantza eta segurtasunez non bilatu erraztuko dieten tresnak ematea. Interneten ez du denak balio, baina topa daitezke zenbait “altxor” ere.

4- Lehen haurraz haurdun dagoen amarentzat gomendio bat oparituko diguzu?

Ez naiz oso gomendio zalea, jejeje. Baina erditzearen aurretik ahal duen guztian atseden hartzeko esaten ausartuko naiz eta bularra emateko asmoa badu, gai horren inguruan irakurri eta jaiotza ostean arazorik badago lagunduko dion norbait bilatzen esaten.

   5- Eta haur jaio berria duten gurasoentzat?

Liburuan lehen hilabeteaz hitz egiten dut, 5 gomendio hauek ematen ditut:

– Hasierako bisitak razionalizatzea. Haur bat jaiotzean denek dute ezagutzeko presa handia eta gero ohartzen zara denbora soberan dagoela… haurrek asko “irauten” dute! Lehen egunetan garrantzitsua da ama eta haurrak, eta baita aitak ere, elkar ezagutzeko denbora izatea, egoera berrira egokitzea eta amaren kasuan ere, erditzetik fisikoki errekuperatzea. Jendearen joan etorria etengabea bada, honi guztiari denbora eskaintzea.

– Erditze aurretik… izozkailua prestaturiko janariz betetzea eta lehen egunetan hori erabiltzea zaila izango baita erosketa egin eta janaria prestatzeko denbora topatzea.

– Zenbait etxekolanez ahaztea, izarak lisatu edo etxea beti txukun eta garbi izateaz kasu. Edo bestela, hori egingo duen norbait topatzea…

– Haurrak lo egitean atseden hartzea. Batzuetan loa nahiko anarkikoa da eta sarritan egunez gauez baina lo gehiago egiten dute.

– “Ibilian ibiltzen” saiatzea, hau da, uneaz gozatzea, ez denborarik galtzea epe ertainean edo perspektiban, garrantzia askorik izango ez duten gauzetan.

[2016ko irailean egindako elkarrizketa]

× Zalantzarik?