Bikien, hirukien… topagune birtuala.

Bikien inguruan zalantza dexente jasotzen ari gara azken aldian. Hori dela eta, gazteleraz erreferentzia den Somos Múltiples-eko Adrianarengana jo dugu bikien inguruan eta beraien proiektuen inguruan hitz egitera.

1. Zer da Somos Múltiple eta nola jaio zen?

Somos Múltiples proiektu pertsonala da, biki, hiruki eta gehiagoren gurasoen arteko topagune birtula sortzeko asmotik jaio zena. Informazioa topatu, esperientziak partekatu eta gu bezalako beste familia batzuk topatzeko gunea da… baita barrenak husteko tokia ere!

Somos Múltiples-en nire esperientzia pertsonalaz hitz egiten dugu, baina  logo SM web trasp HDanizkoitzen fenomenoa ikuspegi globaletik lantzen dugu oinarritzat informazio praktikoa eta kalitatezkoa eskaintzea dugularik. Gai desberdinetako artikuluak ditugu: informazio medikua, haur psikologia, genetika eta biologia, beste familien bizipenak jasotzen ditugu eta antropologiaz ere idazten dugu (fenomeno hau beste kultura edo garaietan nola bizi duten azalduz). Nire erronka webgune anitza izatea da, oinarrizko gaietik gehiegi urrundu gabe. Anizkoitzen inguruko guztia jakin nahi dut!

Ama izatea erabaki nuenetik amatasunaren blogosferako blog asko jarraitzen hasi nintzen, eta asko parte hartzen ez banuen ere, informazioa xurgatzen nuen, gutxi gora behera zer zetorkidan jakiteko. Ia haurdunaldi osoa atsedenean eman nuen, eta bikiak espero nituela jakin nuenean, informazioa eroaren gisan bilatzen hasi nintzen. Nahiz eta baziren zenbait blog non amek euren esperientzia partekatzen duten, asko kosta zitzaidan ni bizitzen ari nintzen haurdunaldi anizkoitzaren arrisku eta konplikazioak topatzea edo bi batera zaindu eta heztearen berezitasunen inguruko informazioa topatzea.
Nire haurrak jaio zirenean, irakurri nuen eta nik faltan bota izan nuen informazio guzti hori biltzeko blog bat sortzean pentsatzen hasi nintzen. Eurak haztearekin eta niri denbora gehiago uztearekin batera, bloga ere haziz joan zen.

2.Zein dira ohiko zailtasunak bikiak, hirukiak… dituen familia batean?

Jaio berriak direnean, zailtasun nagusia esperientziaren intentsitatea da, bi haurtxo batera zaintzea oso nekagarria baita eta erditze osteko depresioa estatistikoki gehiagotan ematen da anizkoitzen erditzeen ondoren. Honi, haur goiztiarren gurasoen beldur propioak eta ager daitezken osasun arazoak gehitu behar zaizkio.

Logistika aldetik zailtasunak ere ematen dira (bi ordu eman ditzakezu etxe alboan egin behar duzun enkargurako haurtxoak prestatzen) baita irisgarritasun arazoak ere. Adibidez, Madrilen debekatua dago autobusetan bikientzako aulkitxoarekin igotzea, eta beste erkidego batzuetan ere zenbait traba daudela badakit.

Apur bat handiago eta autonomoak direnean, logistika errazten da baina adin bereko bi haur batera heztearen erronka gogortzen da. Adkotan zure aurkako “zutabea” osatezen dute eta ezin diezu arreta indibidualizatua eskaini haurtxo bat duzunean bezala. Gainera, anizkoitzen euren garapenean zenbait berezitasun dituzte: ahozkotasunaren garapenean motelxeagoak izaten dira, kutsatzeko gaitasuna haserrealdietan, edo euren arteko loturari dagozkienak (identitate propioaren bilaketa, zeloak, konpetitibitatea, borrokak…).  Eta 3 urteko haur bat baina gehiago espazio publikoetan kontrolatzea batzuetan nahiko zaila egiten da, baina… haziko dira  🙂 .

3. Zein beldur eta zalantza errepikatzen dira?

Biki edo hirukien haurdunaldia duten emakumeek haurdunaldian konplikazioak agertu eta goiztiar jaiotzeko beldur handia izaten dute. Zalantza izaten dute baita ere derrigorrez zesarea bat izan beharko ote duten edo haurrei bularra ematerik izango ote duten.  Arlo honetan, ahalegin handia egiten dugu kalitatezko informazioa eskaintzen, emakume hauek dituzten aukera errealak ezagutu ditzaten eta esperientzia hauek biki edo hirukiak izateagatik alboratu ez ditzaten.  Hirukien amak ezagutzen ditut sei hilabetez bularra soilik eman dietenak! Hori da orokorrean eman nahi dugun mezua, egoerak zailtasun propioak baditu ere, posible dela (eta egin behar dugula) haurtxo bat bakarrik dutenen esperientziez gozatzea.
Aurrerago, gurasoek goiztiar izateak izan ditzaken ondorioen inguruko zalantzak izaten dituzte. Baita, bi haur batera zaintzeko gai ez izatea, batez ere, arreta ekitatiboki ezin eskaintzearen inguruan. Haurren loaren inguruko zalantzak, ahozkotasunaren ingurukoak, eskolan batera edo banandurik jartzearen ingurukoak ere errepikatzen dira.  Oinarrian, guraso guztiek bezala, anizkoitzen gurasoek egiten dutena ondo dagoen edo ez zalantzan jartzen dute etengabe, eta arlo honetan erreferentzia gabezia somatzen dute.  Horregatik uste dut oso positiboa dela egoera berean dauden gurasoz beteriko komunitate bat izatea, zure zalantza eta zailtasun berak izan dituztenen gune bat.

4. Maiatzean familia anizkoitzen elkartze bat antolatu duzue. Nola sortu da ekitaldia?

Egia esan , ekitaldi hau ospatzearen ideia (encuentro nacional de familias con múltiples)  Twinsburg amerikar herrian urtero adin guztietako 9.000 anizkoitz elkartzen direla jakin nuenetik sekretuan buruan dudan ideia da. Hotel batek burutzea proposatzeko deitu zidanean ezin nuen sinestu. Beti iruditu zitzaidan iniziatiba oso dibertigarria eta urrats logikoa desbirtualizatu eta gurea bezalako beste familia batzuekin une atsegin bat igartotzeko. Askotan kalean arraroak bagina bezala begiratzen digute eta galdera asko egiten dizkigute, hau, arrarotzat besteak hartzeko gure aukera da  🙂

5. Anizkoitzak izatekotan daudenentzat gomendiorik emango diguzu?

Beti ematen dudan aholkua hau da: ez diezaiotela inori beldurra sortzen utzi. Bikiak edo hirukiak espero dituzunean, ez dakit zergatik, jendeak etengabe zu beldurtzeko joera du. Zesarea izan beharko duela, ezinezkoa dela bularra ematea, bosgarren pisuko bizilagunaren ilobak seigarren hilabetean erditu zituela… Niri kalean haurtxoekin paseatzen ikusi eta “zeinen gaizki” esan didate… Baina jendeak erabateko ezjakintasuna duelako esaten dute, anizkoitzen ama oso gutxik, bat ere ez ez esateagatik, euren esperientzia negatibotzat hartzen dute, nahiz eta oso bide gogorra izan.
Errealitatea hau da, erditze baginala posiblea dela, ez badago aurkakoa gomendatzen duen arazo medikurik (nire komunitateko hirukoitzen ama batzuek erditze baginala izan dute), amagandiko edoskitzea zailagoa den arren posible dela, soilik haurdunaldi anizkoitzen erdia da goiztiarra eta zifra horren barnean daude goiztiar extremoak (zailtasun gehiago izaten dituztenak) uste dena baina proportzio txikiagoan ematen dira.  Zure haurrekin ohea partekatu ahal izango duzu, edo soinean eraman ditzakezu nahi baduzu.

Anizkoitzak izateak ez zaitu ezer alboratzera behartzen, soilik, zailtasun extra batzuk izango dituzu. Baditu gainera, ziurrenik ezjakintasunagatik sarri ezkutatu ohi diren abantaila batzuk,  zure haurrak batera hazten ikustea, beraien artean sortzen den lotura hain bereziaren testigu izatea, euren artean entretenitzeko joera handia dute (adin desberdineko anai-arrebek baina gehiago), interes antzekoak izaten dituzte… Eta esperientzia oso dibertigarria da! Nik behintzat ez nuke ezeren truke aldatutuko 🙂

Mila esker Adriana!

[2016ko iraila]

× Zalantzarik?