• Hasiera
  • Proiektua
  • Nor gara?
  • Kontaktua
Sabeletik Mundura
  • Haurdunaldi Aurrea
    • Prest nago? Prest gaude?
    • Zer espero dezakegu?
    • Zalantza eta beldurrak
    • Haurdun geratu aurretik…
    • Haurdunaldi aurreko azterketa
    • Egunik ugalkorrenak
    • Bitamina eta osagarriak
    • Azido folikoa
    • Alkohola, tabakoa eta bestelako drogak
    • Sendagaiak
    • Antisorgailuak
    • Haurdunaldia iristea luze egiten denean
    • +35 Urte
    • Familia anitzak: Izena eta izana. Virginia Basurto.
  • Haurdunaldia
    • Zer da haurdunaldia?
    • Prozesu emozionala
    • Haurdun nago?
      • Haurdunaldi froga noiz egin?
    • Haurdunaldia bilatu gabe datorrenean
    • Bi (edo gehiago) dira!
    • Osasun azterketak
    • Bikotekidea non geratzen da?
      • Sexua eta haurdunaldia
    • Habia prestatzea, habia babestea.
    • Haurdunaldia eta animaliak
      • Katuak eta toxoplasmosia
      • Haurraren etorrera lau hankakoen sendira
    • Zer behar du haurrak?
    • Hilabetez hilabete
      • Haurdunaldiko Egutegia
    • Elikadura
      • Osagarriak haurdunaldian
    • Ariketa Fisikoa
    • Sintoma deserosoak
    • Noiz kezkatu behar dugu?
    • Haurra goizegi joaten denean
      • Sintoma eta tratamenduak
  • Erditzea
    • Zer da erditzea?
    • Erditzerako prestatzea
    • Azazkalak erditzean
    • Ezagutu zure eskubideak
    • Erditze plana
    • Etxean erditzea
    • Ospitalean erditzea
    • Estreptokoko positiboa?
    • Erditzea bizkortzeko teknikak
    • Mina arintzeko teknika ez inbasiboak
    • Epidurala
    • Episotomia
    • Erditze instrumentalizatua
    • Kristeller maniobra erditzean
    • Zesarea
      • Zesarearen arriskuak
      • Noiz da beharrezkoa?
    • Zesarea osteko erditze baginala
  • Erditze ostea
    • Lehen uneak
    • Haurraren osasun azterketak
    • Puerperioa- Lehen asteak
    • Espero ez zenuen erditzea edo zesarea
    • Bisitak
    • Haurtxoaren aho osasuna
    • Pixoihalak
    • Segurtasuna errepidean
    • Animaliak eta haurtxoak
    • Haurraren Loa
    • Emozioen txokoa – (Galderak erantzunez)
    • Txupetea. Bai? Ez?
    • Maitatasunez, aitatasunez (esperientziak)
  • Edoskitzea
    • Amagandiko edoskitzea
    • Edoskitze mistoa
    • Biberoi bidezko edoskitzea
  • Soinean
    • Zer da soinean eramatea?
    • Soinean… zoriontsu gara.
    • Mundua elkarrekin ezagutuz
    • Familia bat, haur eramaile bat
    • Soinean eramatea eta haurraren garapena
    • Bizkarraren garapena
    • Oinak eta erreflexuak
    • Haur eramaile motak
    • Haur eramaileen erabilera zuzena
    • Haur eramaileen zainketa
    • Nola hautatu haur eramailea?
    • Nola EZ da eraman behar?
    • Noiz arte soinean?
    • Egunerokoan laguntza
    • Elkarrekin edonora
    • Aulkitxoa beharrezkoa da?
    • Escuelas Canguro formazioa
    • Loa haur eramaileetan
    • Alokairua
    • Oihalak baina gehiago
  • Denda
Back to top

Gehigarriak edo ateratako esnea ematea

Hasiera | Edoskitzea | Amagandiko edoskitzea | Gehigarriak edo ateratako esnea ematea

Aurrez ateratako esnea haurrari emateko era desberdinak daude. Haurtxoaren lehen ordu eta egunetan, eta edoskitzea guztiz ondo ezarrita ez dagoen bitartean, amaren aurrez ateratako esnea edo formulako esnearen gehigarria behar badu, biberoia ez erabiltzea gomendatzen. Biberoi eta txupeteek, edoskitzea ondo ezarrita ez badago, haurra nahastu eta berezko duen bularra hartzeko gaitasuna gutxitu dezakete.

– XIRINGA-BEHATZA TEKNIKA:

Lehen ordu edo egunetan, haurra amaren bularretik behar duen esne guztia lortzeko gai ez bada, xiringa-behatza teknika izaten da haurra elikatu eta edoskitzea aurrera ateratzeko teknikarik errazena. Behatza haurraren aho-ganbaran sartu eta xurgatzeko indarra egiten duenean SOILIK emango diogu xiringarekin esnea. Horrela, haurrak, esnea lortzeko xurgatu behar duela ikasten du eta bularrean ere berdina egingo du. Amak edoskitzeko arazoak dituenean (erditze zaila edo zesarea izan duelako eta esne igoera berandutu edo fisikoki haurra hartu ezin badu) aukeretako bat da. Ikus hemen bideo bat.

– GEHIGARRIA EMATEKO GAILUA [RELACTADOR]:

Amak haurra edoskitu nahi badu, eta haurra gosez geratzen bada (erditze zailaren ostean esne igoera motel doalako adibidez) edo behar berezirik badu (gaixotasunen bat duelako formula esne berezi bat edo beste ama baten esnea hartu behar badu), gailu hauek aukera egokietako bat dira. Amaren esne igoera kitzikatzen da eta haurrak bularretik hartuko balu bezala hartzen du esnea. Haurra amaren bularrean jarrita dagoelarik, zunda bidez jasotzen du esnea.

– GOILARA-ONTZIAK:

Goilara honen kirtenean biltzen da esnea eta gutxinaka goilararen bururantz ateratzen da. Sistema honek biberoiaren antza du baina ez du tetinarik eta ez du edoskitzean hainbeste eragiten. Oso erosoa da. Haurren produktuak saltzen dituzten tokietan aurki daiteke.

– EDALONTZIA: 

Edozein edalontzik balio du haurrari esnea emateko. Gutxinaka ematen diogula ziurtatu behar da.

– PALADAIA:

Batez ere haur goiztiarretan edo pisu gutxi dutenekin erabiltzen da. Indian du jatorria eta gaur egun, haurrentzat produktuak saltzen dituzten denda askotan topatzen dira.

– BIBEROIA:

Edoskitzea ondo ezarrita dagoenean (2-4 aste behar izaten dira), ez dago inolako arazorik haurrak esnea biberoitik hartu eta ama dagoenean bularretik hartzeko. Dena den, badira bularretik hartzea imitatzen duten biberoiak, eta hobe horiek erabiltzea.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

Interesatuko zaizu…


  • Pribatutasun Politika
  • Lege oharra eta erabilera baldintzak

Sabeletik Mundura webgunean erabili ditugun irudiak, testuak eta bideoak bertan sortu edo saretik hartuak dira. Egiletza eskubiderik urratu bagenu, mesedez, jar zaitezte gurekin harremanetan.
---------------------------------------------------------------------------------
Sabeletik Mundura uses different resources created by us or that have been taken from the Internet. If you think that we have infringe any author right, please contact us.

Cookieak erabiltzen ditugu zuri nabigazio eraginkorrena eskaini ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie politikarekin ados zaudela ulertuko dugu.AdosCookie-en politika ikusi