Zenbaitetan ez da posible izaten haurrak amaren esnea soilik hartzea eta gehigarriak behar izaten ditu edo hartualdi zenbait formulako esnearekin egiten dira.
Horrelako kasuetan, batez ere lehen asteetan gehigarri horiek amagandiko edoskitzeari kalterik gutxien eragingo dioten eran ematea gomendatzen da.
- Gehigarriak emateko teknikak
Edoskitze mistoa erabiltzen denean, kontuan izan behar da, amaren bularrak esne gehiago sortuko duela haurrak bertatik esnea hartu edo amak esnea ateratzen duenero. Esnea ez da bularrean almazenaturik egiten, kitzikapenaren arabera sortzen da, hortaz, kitzikapen gehiago, esne gehiago izango du amak.
Horretarako modu egokia, ber-edoskitzeko erabiltzen den teknika da.
Bestalde, edoskitze artifizialarekin egiten diren hartualdietan, batez ere biberoaia erabiltzen bada, kontuan hartu beharreko zenbait gai hemen topatuko dituzu.
Haurrak 6 hilabete bete eta elikadura osagarria txertatzen hastean, hobe da formula esnezko hartualdiak gutxitzea amarengandiko hartualdiak baino.
[2018ko maiatzean eguneratua]
Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.