Etorkizunari begira

5 urte hauetan bizipen zoragarriak izateaz gain, zaintzaren garrantzia landu eta profesional desberdinekin elkarlanean ere aritu naiz errealitate bakoitzari erantzun egokiena eskaintzeko asmoz.

Etengabeko formazioan  eta egunero hoberena eskaini asmoz, akatsak onartu eta beraiengandik ikasten. Zoriontasunaren hazi horri uraz gain, maitasuna eta kantu goxoak eskaintzen.

Eta etorkizuna ostadarpean irudikatzen dut. Eta ostadarraren kolore bakoitzari konpromiso bat ezarriz:

  • Gorria: Sabeletik Munduraren bihotzari eusteko konpromisoa. Informazio eguneratua euskaraz webgunean eskaintzekoa, astero informazioa eguneratuz.
  • Naranja: informazio hori eskaintzeko formazio etengabe eta anitzean jarraitzeko konpromisoa.
  • Horia: familia bakoitzaren une bakoitzeko beharretara egokituko den kalitatezko zerbitzua eskaintzeko bide berriak jorratzeko konpromisoa.
  • Berdea: informazio guztia talde ireki zein pribatuetan herriz herri eskaintzen jarraitzeko konpromisoa.
  • Urdina: haurrak pertsonak direla eta errespetuz tratatuak izateko eskubidea dutela aldarrikatzen jarraitzeko konpromisoa.
  • Anila: haurren eta helduen behar fisiko eta emozionalak balioan jarri eta haziera zoriontsuagoak izateko gakoak aldarrikatzeko konpromisoa.
  • Morea: emakumeon gorputzaren botere eta gaitasunen inguruan bakoitzaren ahalduntzerako konfidantza guneak eskaintzeko konpromisoa.

Eta hau guztia aurrera eramateko zure konfidantza, aholku, nahi, beharrak eta proposamenak beti izango dira ongi etorriak.

Zu gabe, Sabeletik Mundura ez baita…

 

Mila esker, bihotz-bihotzez…

 

Nahia.

× Zalantzarik?