Euskadiko Emaginen Elkarteko lehendakariari elkarrizketa

Mónica Blas Euskadiko Emaginen Elkarteko lehendakaria da. Sabeletik imagesMunduran, haurdunaldi eta erditze normalaren alde lan egiten dugunez, emaginen papera oso garrantzitsua iruditzen zaigu, eta zuei, emaginak hurbiltzeko Mónicarekin hitz egin dugu:

1- Mónica, Euskadiko Emaginen Elkarteko kide zara. Zein dira elkartearen helburuak?
Elkarte oso gaztea gara, 2009an sortu zen eta helburutzat, besteren artean, ugaltze osasunaren zaintzaren kalitatea bultzatzea eta haur jaio berriaren zaintzaren kalitatea bultzatzea ezarri genituen. Gainera, emagina eta egoilarren ikerketa lanak sustatu eta dibulgazioa errazten ere saiatzen gara.
2- Emagina oso profesional garrantzitsua da emakumeon bizitzan. Zuen tokia berreskuratzen ari zarete?
Duela urte gutxi arte, ez zegoen emagin nahikorik gure formazioari esker, nazio mailan zein internazionalean egozten zaizkigun eskumen profesional guztiak, toki guztietan betetzeko. Orain, profesioaren inflexio puntu batean gaude, emagin asko eta oso ondo prestaturiko profesionalak ditugu emakumeari eta jendarteari gure esperientzia eskaintzeko.
3- Zein dira emaginari dagozkion arloak?
Emaginak osasungintzako profesionalak gara, emakumearen osasunean adituak. Ez dugu soilik aro ugalkorra zaintzen, nerabezarotik klimateriora arteko garaia hartzen dugu.  Formazioa dugu arlo desberdinetan: antisorgailuak eta hezkuntza psiko-afektiboa, zerbix eta bularreko minbiziaren detekzioa, menopausia aldiko osasun hezkuntzan, zoru pelbikoko patologiak detektatzen, inkontinentzia arazoen prebentzioa, eta ezagunagoak diren haurdunaldi, erditze, haur jaio berrien zaintza, amatasun eta aitatasunerako prestakuntza, edoskitzea… bezalako arloak.
4- Ginekologo eta emaginen arteko mugak zein dira?
Emaginak emakumearen osasunean espezialistak gara, ez gaixotasunean. Guk emakumea eta bere familia ikuspuntu holistikotik ikusten dugu, bere alderdi guztietan. Beste profesional batzuen esku hartzea beharrezkoa noiz den adierazten duten alterazioak detektatzearen ardura dugu (ginekologoak, pediatra, fisioterapeutak…). Haurdunaldi, erditze eta erditze oste normal batean, ez litzake beharrezkoa izango beste profesionalen esku hartzerik.
5– Azken aldian, doula hitza geroz eta gehiago entzuten da. Emagina eta doularen arteko elkarlana ona dela uste duzue?
Emagina da amatasun eta aitatasun prozesu osoan emakumea eta bikotearen laguntza profesionala egiteko pertsonarik egokiena. Emakumeak beste pertsona batzuk alboan izatea erabakitzen badu (bikotea, ama, ahizpa,…), bere erabakia da, eta noski, emaginek errespetatu eta bere erabakia ahalduntzen dugu.
6- Haurdunaldia eta erditzea ondo joan daitezen zein dira emakumeak (edo bikoteak) jarraitu beharreko urratsak?
Haurdunaldian zehar, sentimendu berri guzti horiek gozatzea eta egoeraren berezko deserosotasunak, naturaltasunez bizitzea. Haurdunaldia ez da gaixotasuna, emakumearen bizitzan egoera bat gehiago da. Erditzean, guztiaren gaindi, norberaren buruan konfidantza izan eta erditzeko gaitasunean sinestea.  Ospitaleetako erditze eremuetan gaur egun bizitzen diren egoera asko, emakumeek euren gaitasunengan eta gorputzengan konfidantza galdu dutelako ematen dira eta hori berreskuratu behar dugu. Bikoteei dagokienez, gehiago informatu eta inplikatzera animatuko nituzke nik, oso garrantzitsuak dira eta emakumearentzat laguntza handia une horietan.
7- Emaginen Biltzarra ospatuko da Bilbon urrian. Zein helburu ditu?
Kongresuaren lema “Emaginak: profesionaltasun bermea” da eta espero dugu euren lanaren hobetzean eta aberasteko gogoa duten profesionalen elkartze puntua sortzea; ezagutza handitu eta esperientziak partekatzeko toki bat izatea. Nazio mailako kongresua da, Erkidego guztietako emaginak espero ditugu.
8- Gure irakurleentzat mezuren bat utzi nahi duzu?
Emaginak etorkizun hobe baterantz goaz emakume eta familiekin batera. Espero dugu zuen alboan izan eta gure ezagutzak eta esperientzia, profesioak urte askoan pilatua, zuekin partekatzea.
Mila esker Mónica!

× Zalantzarik?