” Gure jendartea mina eta heriotzari bizkarra emanaz bizi da.” Mónica Alvarez.

Mónica Alvarezek gai gogor baina garrantzitsuaz hitz egin digu, haurdunaldiko galerak, dolua… Mila esker hain gai gogor eta ezkutatua gurekin partekatzeagatik.

1- Mónica, aurkeztu zure burua mesedez.

Mónica Alvarez naiz, psikologoa eta bikote eta familia terapeuta, doluan espezializatua. 5 haurren ama, horietatik bi goizegi itzuli ziren argira. . DueloGestacionalyPerinatal.com webgunea gidatzen dut eta lehen online ikastaro honen zuzendaria naiz: Curso de Formación on line en Duelo Gestacional y Perinatal. Emakume tinkoa naiz (batzuek burugogorra esango lukete), apasionatua eta beti bilatzen eta hazten dagoena.


2- Haurdunaldiko eta jaiotzako galeretan aditua zarela esan dezakegu, jendartean tabua den gaia. Zer da haurdunaldiko edo aro perinataleko dolua?

Haurdunaldian zehar, erditzean edo erditze osteko lehen orduetan haurra galtzen 1239403_10151795774767270_1075385399_adenean bizi den dolua da.

Berezitasun bat dauka, legalki haur hauek ezin baitira familia liburuan inskribatu. Horretarako, umetokitik kanpora 24 ordu bizi behar baitira eta.

Honek, mina areagotu egiten du, ukazio legal bat gehitzen zaiolako jendartearen ukazioari, haurra izanaren ukazioa. Gurasoentzat, haurra erreala da eta honek min handia eragiten du.
3.Zergatik ezkutatzen da min hau?

Tradizioz tabu izateagatik, beldurragatik… ezkutatu da. Gure jendartea mina eta heriotzari bizkarra emanaz bizi da. Gaixo eta zaharrak ospitale eta erresidentzietan sartzen dira, hirietatik urrun.

XX. mendean medikuntzaren aurrerakuntzak aitzaki hartuta, gaixotasuna eta heriotza gainditu ditugunaren uste faltsua sinestu dugu, eta hori errealitatetik oso urrun dago. Egia da bizi itxaropena luzatu dela, eta gaixotasunak ez direla lehen bezain hilgarriak. Emakumeak erditzean hiltzea ere ez da ohikoa eta haurrak urte betera iristea ere ez.

Ilusio faltsu honen bidez, heriotzik ez balego bezala bizi gara, eta egongo balitz ere, guri eragingo ez digula pentsatuz. Arazoa da, egokitzen zaigunean, mundua hondoratu egiten zaigu, eta mentalki  erabat gainditzen gaituen errealitatea da.
Jendartean bizi den ukazio horren barnean, hiru tximino kokatzen dira: ez dut ikusten, ez dut entzuten, ez dut horretaz hitz egiten. Horrela ilusio faltsua eraikitzen dugu: ez da existitzen.

Haur txiki batek bere begiak estali eta besteek ikusiko ez dutela pentsatzen duenean bezalaxe.

4- Dolua ez da soilik amak bizitzen duen prozesua. Nola ematen da familiako besteengan, lagunengan….?

Galera bat aintzira batean erortzen den harritxoa bezalakoa da, erortzean ertzetara zabaltzen doazen uhinak sortzen ditu.
Haurtxo baten galerak derrigorrez familiako kide guztiei, lagun eta ezagunei eragiten die. Izango dira ikusi nahi ez dutenak eta ezer gertatuko ez balitz bezala jokatuko dutenak, eta bere samina gurasoei erantzunak bilatzeko bide horretan lagunduko dienik ere.

Galera bat familia baten erdigunean sortzen den lurrikara baten antzekoa ere bada. Eragin handiagoa sortuko du epizentrotik gertuen daudenengan. Emozionalki pertsonatsotik urrunago daudenek, mina ziurrenik, intentsitate gutxiagorekin biziko dute.
5- 12. asteko ekografiaren unera pozik iristen zara eta taupadarik ez dagoela esaten dizute. Zer egin daiteke?

Batez ere, lasaitasun handiarekin hartu. Ama eta aita batek berri hori jasotzean, shock egoera bat bizitzen dute. Kontzientziaren egoera aldatu bat dela esan daiteke eta munduarekiko pertzeptzioa moteldu edo azkartzen da, eta jarraibiderik errazenak ere ulertzeko gaitasuna galtzen da.

Sendagilea da une honetan bikoteari sostengua ematen jakin beharko lukeena, egoera oso zaurgarrian daude, eta nola ez, informazioa eta aukera guztiak azaltdu eta batez ere, medikuntzaren ikuspegi paternalistan oinarrituriko erabakiak hartzera ez bultzatzea. Interesgarria litzateke kontsultan gurasoek etxean lasai irakurri ahal izateko informazioa izatea, unean bertan azaltzen zaiena ulertzeko gaitasuna murritzagoa dela aipatu dugu eta. Idatziriko laguntza bat, lasaitasunez irakurri ahal izateko, webgune edo helbide zein telefonoak izango dituena laguntzarik behar badute lasaitasunez eskainiko zaien guneen berri emanez eta dituzten aukera desberdinak azalduz.
6- Eta haurdunaldia aurreratua dagoenean edo haurra bizirik jaiotzen denean. Zein da prozesua?

Haurrak bizi itxaropena duen ala ez garrantzitsua da. Edonola ere, espero zuten haurtxo osasuntsuaren faltaren dolua egin beharko dute, izango ez duten haurdunaldiarena eta haurdunaldi amaiera normaleko erditzearena. Baliteke, beraien haurtxoari eman nahi zioten errespetuzko ongi etorria zuntzez beteriko ZIUn hilzorian dagoen haurtxo batean bihurtzen da. Haurtxoak malformazioak baditu, gurasoak dira, erabaki hori hartzeko moduan badira (gaur egun legeak baimentzen ez duen) abortu goiztiar bat egin nahi duten erabaki edo era naturalean jaiotzean edo jaio ondoren hiltzera arte itxaron erabaki beharrko dutenak. Erabaki hau hartzea ez da erraza inorentzat eta ez litzake inor epaitu behar egoera bital hain konplexuan dagoen inoren erabakia.
7- Dolu prozesu baten gakoak azaltzerik baduzu?

Elisabeth Kübler Ross-ek une desberdinak zehaztu zituen: shocka, ukazioa, negoziazioa, haserrea, tristura eta onarpena.

Niri trantsizioaz hitz egitea gustatzen zait, bide bat burutzeaz, A-tik atera eta B-ra iristen zara. Denbora gehiago edo gutxiago beharko duzu, baina hori da egin behar duzun lana.

Doluaren faseak ez dira zertan kontsekutiboak izan, ordena desberdinean eman daitezke, baita aldi berean ere. Prozesu fisikoa, psikoemozionala eta espirituala da.
8- Emozionalki, galera baten ondorengo haurdunaldia gogorra izaten da. Gomendiorik?

Bai, beldurra beti hor dagoelako da. Galerarik bizi ez duen emakumeak haurdunaldia ezer gertatu behar ez denaren inozentziatik bizi du. Haurtxoa galdu duen emakumeak, haurdunaldia bizitza dela daki, baina baita heriotza izan daitekela ere. Beldurrarekin bizitzen ikasten da azkenean, batzuek besteek baina hobeto. Sozialki, hau ere, ez da kontuan izaten.

Mila esker Mónica hain gai garrantzitsua ezagutzen laguntzeagatik.

[Elkarrizketa hau 2016ko irailean burutua da]

× Zalantzarik?