Ospitalea da gaur egun erditze gehienak ematen diren gunea. Haurdunaldi normalez eta arrisku baxuko erditzeez gain, berezitasunak edo arrisku altuagoa duten erditzeak artatzen dira bertan. Etxeko erditzeekin alderatuz desberdintasun esanguratsuenak honakoak dira: ospitalean emaginez gain, ginekologoak, neonatologoak, pediatrak, erizainak… izango dira arazorik balego artatzeko prest. Honek, zenbait pertsonei segurtasun handiagoa sentiarazten die, eta horregatik hautatzen da ospitale bat edo beste. Aurrez ospitalea ezagutzeak eta erditzeen unitatea ezagutzeak amaren segurtasuna areagotu ohi du.
Ospitaleko erditzeetan baliabideak oso aldakorrak dira (batzuek bainera dute, besteek ez…) eta aurrez hauek ezagutzea gomendaggira da. Batzuetan, logela partekatuan egiten da dilatazioaren hasiera eta ondoren erditze gelara eramaten da ama. Besteetan, hasieratik ama nahi duen pertsonarekin eta ospitaleko langileekin soilik egongo da dilatazio eta erditze prozesuan.
Horregatik da garrantzitsua erditzeko hautatu duzun ospitalaren baldintza eta protokoloak aurrez ezagutzea. Erditzeko unea iritsi aurretik, zer topatuko duzun jakiteak eta zer eska dezakezun eta zer ez jakiteak, lasaitasuna emango dizu. Erditzeko unea ez da eztabaidan aritzeko unea, hortaz, hobe erditze plana aurrez aurkezturik eta hitzarturik izatea.
Erditzerako egokien zaizun ospitalea hautatu ondoren, honako galderak izango dituzu ziurrenik:
[2018ko maiatzan eguneratua]
Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.