Zer eraman behar dut?

Haurdunaldiko 37 astea iristerako, ospitalerako gauzak prest izatea gomendatzen da.

Ospitalearen arabera, amak zein haurrak gauza gehiago edo gutxiago izango dituzte eskura, hortaz, hobe da bertan zer izango duzuen aurrez jakitea.

Dokumentazioa:

– Haurdunaldiko liburua.

– Haurdunaldian egin diren proben emaitzak.

– Osasun txartela edo seguru pribatuko paperak.

– Nortasun agiria eta familia liburua.

Amarentzat:

– 2-3 ohe-ator edo kamisoi. Aurretik zabaltzen direnak izatea komeni da.

– 2-3 edoskitzeko bularretako.

– Edoskitzeko diskoak.

– 4-5 Erabili eta botatzeko kulero (hobe neurri handi samarrekoak erostea).

– Etxeko txapinak.

– Bata edo txabuxina.

– 2-3 galtzerdi pare.

– Etxera itzultzeko arropa zabala (ospitalera iritsi garen arropak balioko du).

– Ilea batzeko gomak, burukoak…

– Nezeserra (hobe koloniarik edo usainik duten krema eta xaboiak  EZ erabiltzea, neutroak erabili).

Haurrarentzat:

– Etxera itzultzeko arropa.

– Ospitale batzuetan ez dute pixoihalik, ospitalean egoteko arroparik… ematen. Aurrez jakitea komeni da. Emango ez balute, hau beharko duzue: pixoihalak, bodiak, arropa erosoa, txapeltxo bat eta hotza egingo balu, jertsea edo mantatxo bat.

Bikotea edo laguntzailearentzat:

– Aldatzeko arropa.

– Etxeko txapinak.

– Nezeserra.

– Argazki kamera, mugikorra… eta kargatzeko kableak.

– Txanponak (ospitaleko makinetan erabiltzeko).

ZER EZ DA BEHAR?

– Jaioberriak ez du manoplarik behar. Mundua ezagutzeko era du ukimena eta eskuak erabiltzea eragoztea ez da gomendatzen. Azazkal luzeekin jaio bada, ez kezkatu, arramazkak berehala sendatzen zaizkio.

Etxera autoz itzuli behar baduzue, erretentziorako segurtasun sistema egokiro instalatua izatea gomendatzen da.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?