Proiektua

Sabeletik Munduraren hazia 2011ko udan landatu zen, euskaraz haurdunaldiaren inguruko informazio gutxi (edo ia ezer) sarean zegoenez, gure esperientzia kontatu nahi izan genuen hasierako blog honetan.

Informazio asko bildu, aztertu eta barneratu genuen hilabeteetan zehar, eta pauso bat gehiago emateko erabakia hartu genuen. Bloga webgune bihurtu eta formazio desberdinak jasotzen hastea, hazi hori, bizi filosofia eta bizi proiektu bilakatuz.

Hazia 2013ko azaroan zuhaixka bihurtu zen, eta egunez egun, tantaz tanta, zuhaitz sendo bihurtzen ari da. Webguneaz gain, online denda eta beste zenbait zerbitzu ere eskaintzen ditugu.

Udal eta elkarteentzat programa bereziak ere prestatzen ditugu, hemen Zarauzko Udalarekin prestatu dugun “Zikoinik Gabe”.

Gurasotasun prozesu osoan bidelagun izan nahi dugu, behar duzun hori topatu ez baduzu, idatziguzu.

Gehiago jakin nahi baduzu:

  • Proiektuaren atzean nor dagoen jakin nahi baduzu, hemen gaituzu.
  • Hemen bildu ditugu tartea eskaini diguten medioak.