AZIDO FOLIKOA
Haurdunaldiko lehen hiru hilabetetetan behintzat azido folikoa hartzea gomendatzen da.
Azido foliko pilularik hartu nahi ez duten emakumeek, azido foliko kontzentrazio altua duten elikagaiak hartzea gomendatzen da:
- Barazkiak: zainzuri egosiak, letxuga, tomatea, espinaka, erremolatxa gorria.
- Fruituak: naranja, marrubiak, pomeloa, platanoa.
- Lekaleak: ilarrak, babarrunak, indabak.
- Zerealak: artoa eta osagai integralak.
Elikagai hauek gainera, burdina, zuntza eta bitaminetan aberatsak dira orokorrean eta azido folikoaz gain beste onura batzuk ere ekarriko dizkiote emakumeari.
Haurdunaldiko lehen hiru hilabetetetan behintzat hartzea gomendatzen da.
IODOA
Iodo gabezia izan ohi da haurdunaldian zein edoskitzean ematen den gabezia ohikoetako bat. Haurra zein amarentzat garrantzitsua denez, iodo osagarriak hartzea gomendatu ohi da.
Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.