Zer behar du haurrak?

Haurdunaldia emozionalki egoera ez-egonkorra izan daiteke, eta sarri, “erosketa inpultsiboetarako” joera izaten da. Zer behar du haurrak jaiotzen denean?

Haurrak maite dutenez inguraturik egotea behar du.

Haurdun daudenek gero ia inoiz erabiliko ez dituzten gauza asko erosteko joera izaten dute, batetik konpainia handiek haurtxoentzat gauza asko behar direla saltzen dutelako eta bestetik, inguruak berak, opariak egin nahi izaten dituelako edo “eta hau erosi duzue? eta bestea?” bezalako galderez betetzen gaituztelako.

Haur jaioberriak ez du sehaska beharrik. Munduko haurren %87ak helduekin egiten du lo (Rosa Jové), zergatik ez du zuenak zuekin lo egingo? Ikusi hemen ohea partekatzearen onurak.

Haur jaioberriak ez du paseatzeko aulkitxorik behar. Ikus soinean atala.

Haur jaioberriak ez du biberoi, tetina, esterilizatzaile edo esne artifizial beharrik, edoskitze mixtoa edo artifiziala ematea erabaki ez bada. Ikus edoskitzea atala.

Ezta beste milaka gauza ere. Haurtxoak maiteko dituenez inguraturik egotea beharko du, batez ere, amarengandik gertu lehen hilabeteetan. Kontaktu fisiko ia etengabea eta bere beharrei erantzungo dion pertsona bat alboan izatea. Hortaz, ez al da hobea, haurra jaio ondoren benetan behar dena erostea?

ZER BEHAR DU HAUR JAIOBERRIAK

– Autoan ibiliko bada, bere pisurako egokia den autorako aulkia.

– Bere neurriko arropa. Ez da komeni arropa neurri bakoitzeko arropa gehiegi erostea, oso azkar haziko da eta gerta liteke arropa neurri batean pare bat aste soilik egotea. Hobe da, behar ahal arropa erostea.

– Maitasuna. Maitasun tonak emango ditu maitasuna jasotzen duen haurrak.

Ikus baita ere: posible da aulkitxorik gabe bizitzea?

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?