Haurdun geratzeko asmorik izan gabe, haurdunaldia iristen denean, erabakiz beteriko bidea hasten da.
Bilatu gabeko haurdunaldia izan denean, haurdunaldia aurrera eraman edo ez izaten da hartu beharreko erabakirik zailena. Gaur egun, abortuaren legea gogortzeko bidean bada ere, haurra izan nahi ez duenak ez luke haurra izatera beharturik izan beharko, ez bikotearengatik, ez familiarengatik eta are gutxiago, legearengatik.
Haurra izan nahi ez duen emakumearen haurdunaldia, orokorrean, haurdunaldi zaila izaten da, haurdun dagoenaren egoera emozionalak zuzenean eragiten baitu bere eta haurtxoaren osasunean. Hortaz, haurra benetan nahi ez bada, eta haurdunaldi horrekiko ez onartzea ematen bada, lehen bait lehen sendagilearenera joatea gomendatzen da.
Haurra bilatu ez arren, haurdunaldiaren berriak hasieran sorpresa sentimendua sortzen badu ere, asko dira, haurdunaldi horrekin poztu eta aurrera egitea erabakitzen dutenak. Kasu hauetan, garrantzitsua da egoera ahalik eta hoberen eta azkarren onartzea eta sortzen diren beldur eta zalantzen konponbidea bilatzea.
Beste zenbaitetan, haurdun dagoen emakumeak haurra izatea erabaki eta horrek bikotea haustea ekar dezake. Kasu hauetan, haurdun dagoen emakumeak lagun eta familikoen babesa izatea oso garrantzitsua bihurtzen da, haurdunaldiaren beraren ez egonkortasun emozionalari, bikotea haustea gehituaz, depresioa sortzeko aukera areagotzen baita.
Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.