Haurra soinean eramatean, eta baita besotan hartzean ere, bere bizkarraren garapena errespetatzea oso garrantzitsua da, beti, haurrak berez hartzen duen posizioa errespetatuz. Haur eramaileak, bizkarraren forma naturala errespetatu eta kontentzioa eskaini behar dio bizkarrari.
Nola garatzen da haurraren bizkarra?

Irudian ikus daiteken bezala, haurraren bizkarra garatuz doa, haurra oinez hasten denean helduarenaren antzekoa izateko. Prozesu horretan ez dugu presiorik egin behar bizkarra ez baldintzatzeko.
Bizkarraren garapena errespetatzeaz gain, beti ziurtatu behar dugu arnasbideak agerian dituela eta kokotza gorantz dagoela.
#soineanerraz #ikuxka argazkilariarekin elkarlanean garaturiko proiektua da.
Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.