Mundua elkarrekin ezagutuz

soineanerraz_5Haurrak, jaiotzen denean, uretako ingurunetik haizezko mundurako trantsizioa egin behar du eta mundu berri honetan topatzen duen guztia berria da, ikasketa prozesu oso sendoari ekiten dio.

Ikasketa prozesu hori erreferentziazko pertsonaren taupadak sentituz eta aurpegiaren adierazpenak behatzeko aukerarekin egiteko aukera duenean sistema neuroendokrinoak lan errazagoa du helduaren erreakzioaren arabera bere erantzuna erregulatuko baitu. Adibidez, haize bolada batek lehen aldiz aurpegian ematen dionean heldua lasai badago edo irribarretsu, haizea ez du arriskutsutzat interpretatuko eta ez ditu jariatuko antsietatearen edo estresaren hormonak (kortisola eta adrenalina kasu). Aldiz, garraxika datorren pertsona bat gerturatzean heldua urduritu eta aurpegiko adierazpena gogorra bada, haurrak ulertuko du egoera hori ez dela ona eta defentsa mekanismoak jarriko ditu martxan, deseroso dagoela adieraziko du, mugituko da, negar egingo du…

Kontaktu fisikoak berez sortzen dituen hormonen onura izango du etengabe eta garapen integralerako egoera optimoan egongo da eta gainera, elkarrekin mundua ezagutuko dugu:

Haurra soinean dugunean MUGIMENDU ASKATASUNA izango dugu eta horrek toki guztietara joan ahal izatea bermatuko digu, barrera arkitektonikorik gabe. Mugimendu hori ETENGABEKO KOMUNIKAZIOAN egingo dugu eta horrek, haurrarekin interakzio etengabea izatea sortuko du atxikimenduan eta komunikazioan (ahozko zein keinu bidezkoan) lagunduko du.

Elkar ezagutzeko eta elkarrekin gozatzeko etengabeko aukera emango digu eta helduari mundua BER-EZAGUTZEKO eta aurrez erreparatzen ez genituen gauzak ber-ikusteko aukera zoragarria da, eguneroko erritmo azkarra geldotu eta munduaz elkarrekin gozatzeko.

#soineanerraz #sabeletikmundura #ikuxka

× Zalantzarik?