Haur jaioberriak jaiotzean espero duena etengabeko kontaktu fisikoa, mugimendua eta elikadura dira, sabel barruan zuenaren antzekotasun handiena duen egoera.
Ingurune hori eskainiko diogu soinean daramagun haurrari:
– Gorputz osoan sostengua sentituko du eta horrek babesa eta segurtasuna emango dizkio: sabel barnean umetokiarekin kontaktu etengabean zegoen, mugak zituen espazioak.
– Soinean daramagun haurra mugimendu etengabean dago. Helduaren mugimendua zein arnasketa, bihotz taupadak zein liseriketak sortzen duten mugimendua sentituko ditu, sabel barnean sentitzen zuenaren oso egoera antzekoa biziz.
– Kontaktu fisikoa oinarrizkoa da garapen neuroendokrino egokia eman dadin. Kontaktu fisikoak oxitozina eta endorfinak jariatzen laguntzen du, beraz haurrak, zein helduak zoriontasunaren eta maitasunaren hormonak jariatzea sustatzen du.
– Haurra eta eramalea etengabeko kontaktuan egoteak, haurtxoa lasaituko du eta bere tenperatura erregulatzea asko erraztuko du. Gainera, haurtxoa guregandik gertu-gertu izateak bere beharretaz errazago jabetzea sortuko du eta hortaz, bere beharrak negarrera iritsi aurretik asetu ahal izango ditugu.
– Gertutasun eta lasaitasun horrek, soinean daramatzagunean haurtxoek loaldi sakonak eta luzeak egiteko beharrezko ingurunea sortuko du, eta hortaz, atseden hartuko du guk egin beharrekoak burutzen ditugun bitartean.
– Arnasketa erregulazioa eta liseriketarekin harremana izan ohi duten deserosotasunak arintzen laguntzen dio haurrari kontaktu eta mugimenduak.
Eta helduari mugimendu askatasuna ematen dio eguneroko gauzak lasaitasun handiagoz burutu ahal izateko.
#soineanerraz #sabeletikmundura #ikuxka