Urtebete

Ia konturatu gabe Sabeletik Mundurak urtea beteko du sarean. 2013ko urriaren 31tik azaroaren 1erako gauean, ordu txikitan, zabaldu genuen mundura ia bi urtez mamitu genuen proiektua. Urduritasunez, ilusioz eta oxitozinaz beteriko unea izan zen zabaldu eta gutxinaka interesa piztu zuela ikustea.

 

Urtea betetzera goazela ere, zuekin ospatu nahi dugu, eta horretarako, bidelagun izan ditugunengana jo dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik, gurekin ospatu eta opariak eskaintzeagatik, beraiei esker 21 sari ditugu zuen artean zozketatzeko:

Egin klik irudietan, handiago ikusteko.

1-4 5-8 9-12 13-16 19-21 20_sm

Parte hartzeko bideak:

Email bat bidaliz info@sabeletikmundura.eus helbidera, gaia ZOZKETA jarriz eta mezuan izen abizenak adieraziz.

Facebook bidez: Sabeletik Munduraren orrialdean Atsegin Dut eman, ekitaldian batu eta publikoki partekatu.

Twitter bidez: zozketaren txioa gogokotzat hartu eta bertxiotu.

Instagram bidez: zozketaren argazkia gogokotzat hartu eta iruzkin bat egin.

Pinterest bidez: zozketaren arbela jarraitu eta argazkiei atsegin dut eman.

Google Plus bidez: zozketaren sarrerari +1 egin eta iruzkin bat idatzi.

OINARRIAK:

Bide bakoitzetik parte hartze bakarra hartuko da kontuan, orotara, 6 parte hartze izan daitezke pertsonako.

Bide bakoitzaren baldintza guztiak betetzen direla baieztatuko da, saria egokitu zaienen artean. Norbaitek baldintzaren bat beteko ez balu, ez luke saria jasoko.

Saridun bakoitzak, sari bat jasoko du. Zozketak esleituriko sari zenbakia (sari zenbakia sari bakoitzean ikus daiteke), ez da saririk aldatuko.

Saridunak Sortea2 plataformaren bidez esleituko dira, 30 izen aterako dira, horietatik lehen 21ek, saria zuzenean esleitua izango dute. Beste 9ak erreserban mantenduko dira, saridunen batek baldintzak betetzen ez baditu edo sariari uko egiten badio, ordenaren arabera esleituko zaie.

Saria jasotzen dutenei, produktu fisikoa denean, etxera bidaliko zaie, eta argazki bat eskatuko dizuegu, jaso duzuela besteei erakusteko (ez du zertan zuen aurpegiak agertu, baina gustura ikusiko zaituztegu). Produktu deskargarria edo birtuala denean, sarbidea emango zaizue eta ondoren zuen iritzia emateko eskatuko dizuegu, bi hitzetan.

Urriaren 1 eta 31 bitarteko parte hartzeak onartuko dira, eta zozketa azaroaren 3an egingo dugu.

Zorte on!

× Zalantzarik?