Alkohola, tabakoa eta bestelako drogak

Garrantzitsua da amagaiak alkohola, tabakoa eta bestelako drogen kontsumoa murriztea, hobe guztiz uztea, haurdun geratzen saiatu aurretik. Aitagaiaren kontsumoa ere ahalik eta murritzea izatea gomendatzen da haurdunaldia errazago lortu eta ondo joan dadin.

Amagaiak kontsumoa guztiz murrizten ez badu, kontuan hartu behar du, haurdunaldian zehar erre edo alkohola kontsumitzeak haurra txikiagoa izatea edo osasun arazo larriekin jaiotzea ekar dezakela.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

× Zalantzarik?