Hormona bidezko antisorgailuak erabiltzen badira, haurdun geratzen saiatu baino hilabete batzuk lehenago uztea gomendatzen da (2-3 hilabete) emakumearen zikloa egokiro berrezarri dadin.
Ez utzi botikak hartzeari emagina, ginekologoa edo familia medikuarekin aurrez hitz egin gabe.
Hesi bidezko antisorgailuak soilik (preserbatiboa bezalakoak) erabiltzen badituzu, horiek erabiltzen uzteko ez duzu neurri berezirik izan behar.
Gogoratu haurdun geratzen saiatu aurretik haurdunaldi aurreko azterketa egitea garrantzitsua dela.
[2018ko maiatzean eguneratua]
Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.