Bitamina eta osagarriak

Amagaia osasuntsu badago eta elikadura orekatua badu, ez du zertan bitamina edo osagarri berezirik hartu beharrik izango. Salbuespen bakarra azido folikoa izaten da, horren gabeziak sor ditzaken arazoen ondorioz, haurdun geratu aurretik hartzen hastea gomendatzen baita.

Dieta murriztua edo berezia hartzen duten emakumeek, begetariano edo beganoek adibidez, odol analisi bidez burdina eta B12 bitaminen mailak begiratzea komeni da. Zenbait kasutan, osagarriak hartzea gomendatuko da.

Garrantzitsua da ezer hartzen hasi aurretik haurdunaldi aurreko azterketa egitea eta zure ezaugarrien araberako dieta osagarriak zein diren bertan zehaztuko zaizu.

[2018ko maiatzean eguneratua]

Hemen topatuko duzun informazioa orokorra da eta ez du ordezkatzen osasun zerbitzuetatik zure egoerarekiko jasorikoa. Zalantzarik baduzu, egizu kontsulta dagokion profesionalarekin.

×

Powered by WhatsApp Chat

× Zalantzarik?