Zikoinik gabe, Zarauzko Udalak (Parekidetasun eta Euskara Sailak) antolatu eta Sabeletik Mundurak koordinatzen duen programa da. Haurdun dauden (edo geratzeko asmoa duten) edo/eta 0-2 urte arteko haurra duten era guztietako familiei zuzenduriko 7 hitzaldi-tailer eta mahai-inguruaren bitartez garatuko da 2014ko apirila eta 2015eko maiatza bitartean.
INFORMAZIO OROKORRA:
-
Hitzaldi guztietan norberaren zalantzak, kezkak eta pozak edozein unetan partekatzeko aukera zabalik egongo da.
-
Aurrez izen ematea beharrezkoa ez bada ere, antolaketa errazteko, joateko asmoa adieraziz idatzi edo deitzea eskertuko dugu.
- Haurdun dauden eta 0-2 urte arteko haurra duten era guztietako familiei zuzendua.
-
0-2 urteko haurrekin etortzeko aukera dago, gurasoen ardurapean egongo dira.
- Bikoteen kasuetan biek etorri behar dute, hitzaldiak haurtxoaren gurasoei zuzenduak dira eta.
- Etxezabala (udaletxe berria) – Kale Nagusia 29 – 1. solairua. Zarautz.
Deskargatu programaren eskuorria Zikoinik gabe-eskuorria |
- MAHAI-INGURUA: GURASOTASUNAZ HAUSNARTZEN. Haur bat gure bizitzetara iristen zaigunean, guztia ez da kontatu ziguten bezalakoa. Gurasotasunak sortzen dituen gora-beherez hitz egin eta hausnartzeko mahai inguruan bilduko gara.
Hizlariak: Uxue Alberdi eta Lander Garro Moderatzailea: Lander Juaristi
Apirilak 10 19:00-20:30
Atzo izan genuen Zikoinik Gabe programaren baitan lehen hitzordua Zarautzen. Lander Juaristiren gidaritzapean, Lander Garro eta Uxue Alberdirekin mahai-ingurua genuen antolaturik, eta mahai-ingurua baina gehiago izan zen.
Borobilean bildu ginen eta askorako eman zuen elkarrekin igaro genuen ordu eta erdiak. Haurdunaldi aurretik hasi genuen bidaia, Uxueren haurdunaldi aurreko prozesu luzea eta Landerren orduetako prozesutik hasita, bi bizipen ia kontrajarri, esperientzia oso desberdinak, barnetik ateratako kontakizun eta gogoetak. Amaren prozesu fisikoa, emozionala… aitaren prozesu ez fisikoa, emozionala… non kokatu bilatzea… Identitate propioa non geratzen den, noraino ote den ama-haurrak= beraiek eta aita oso oso gertu dagoena… Solasaldiak askorako eman zuen, eta iraun zezaken beste ordu batzuk gehiago. Giro intimoa, goxoa, gertukoa… esperientziak eta gogoetak partekatzeko unea. Asko jaso izanaren sentimenduarekin, esperientzia propioak berpiztu eta gehiago ikasi eta zuek guztioi halako espazioak eskaintzeko helburuarekin. Mila esker bertaratu zinetenei, urrunetik babestu gintuzuenoi eta bereziki Lander Juaristi, Lander Garro eta Uxue Alberdiri. Laster arte. |
- OINARRI SENDOA DUEN HAURTZAROA
Haurraren garapen osasuntsu baterako lagungarri diren pilareak: afektuzko lotura, bakoitzaren erritmo eta beharren asetzea eta nola ulertu beraien emozio eta jokaera desatseginak.
Hizlaria: Nerea Mendizabal. Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea, ume eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.
Maiatzak 31 11:00-13:00
Larunbatean, euria eta eguraldi goibelarekin, Zikoinik Gabe programaren bigarren hitzordua burutu genuen. Nerea Mendizabalen gidaritzapean oinarri sendoa duen haurtzaroaz ikasi genuen. Haurraren behar fisiologiko eta emozionalak, errespetatua izatea eta babesa emateko gakoak ikusi eta euren inguruan hausnartu genuen.
Zarautz, Zumaia, Zestoa, Lasarte-Oria eta beste zenbait herritatik etorri ziren entzuleak eta tarte goxoa igaro genuen. |
-
ZAINTZA TAILER PRAKTIKOA
Jaio berriaren oinarrizko zaintzaren inguruko tailer praktikoa.
-
Bainua
-
Fardelak
-
Soinean eramatea: onurak, nola eraman, haur eramaile desberdinak.
Hizlaria: Nahia Alkorta Elezgarai: Haurdunaldi eta erditze ostean akonpainamendua, edoskitze eta soinean eramate aholkularia. Sabeletik Mundura webgunearen sortzailea.
Irailak 27 11:00-13:00
-
Irailaren 27an burutu zen Zikoinik Gabe programaren hirugarren geltokia. Zarauzko Udalaren Parekidetasun eta Euskara sailek sustaturiko eta Sabeletik Mundurak koordinaturiko programa honek, haurdunalditik 2 urtera arteko prozesuan dauden familiei prozesuan laguntzeko gakoak ematea du xede, zaintza parekidea sustatuz eta euskaraz. Larunbat honetan, haur jaio berriaren lehen egun, aste eta hilabeteez hitz egiteko parada sortu genuen: elikaduraz, higieneaz eta kontaktuaz.
Talde polita elkartu ginen, elkarrekin zalantzak partekatu eta goiz ederra igaro genuen.
Hurrengo geltokia, azaroak 15ean egingo dugu, zalantza asko eragiten dituen gaia lantzeko: HAURRAREN LOA.
-
HAURRAREN LOA
Haurraren loa nolakoa den, nola garatzen den eta haurren garapenean duen eragina azalduko dira.
Hizlaria: Edurne Guerrero. Edoskitze Praktika Klinikoaren Gida garapen-taldeko kidea da eta 2015 urteko IHANeko Kongresuaren batzorde zientifikoko kidea, Euskadiko Esnearen Ligako monitorea.
Azaroak 15 11:00-13:00
Azaroaren 15a gorriz margoturiko eguna zen gure egutegian, Zikoinik Gabe Zarauzko Udalarekin elkarlanean dugun programaren ekitaldi berri bat izan genuen, gai mamitsuarekin: HAURRAREN LOA.
Edurne Guerrerok eskaini zuen hitzaldiak interes handia sortu zuen eta aretoa leporaino beterik izan genuen. Haurraren loaren zikloak, zer egin atsedena hobetzeko… landu genituen. |
-
ELIKADURA OSAGARRIA HAUR BAKOITZAREN NEURRIRA: noiz eta nola.
Haurrari janari berriak emateko garaian, haren prozesua errespetatzea garrantzitsua da. Bere kabuz eta bere burua autoerregulatuz bide berri horretan aurrera egin dezan, edoskitze aroa erabat uzteko prest dagoen arte. Edoskitze aroa noiz eta nola utzi daitekeen ere ikusiko da.
-
Ikuspegi antropologikoa.
-
Elikadura osagarria eskaintzeko erak.
-
Haurraren autoerregulazioa.
-
Edoskitze aldiaren amaiera zoriontsua.
Hizlaria: Lide Azkue. Euskadiko Esnearen Ligako Edoskitze taldeetako monitorea, haur elikaduran eta Haurren Prebentzio Reichianoan formatua.
Urtarrilak 31 11:00-13:00
-
ALDAKETA GARAIA
Haurdunaldiarekin familia eraikitzen hasten da, norbera zein elkarren arteko harremanak aldatu egiten dira. Bikotearen bilakaera eta familia bihurtzerako prozesua ondo emateko gakoak landuko dira.
-
Bikote harremanetan ematen diren aldaketak.
-
Bikote izatetik (edo ama/aita bakar izatetik) familia izaterako jauzia.
-
Aldaketa guztiak egoki emateko gakoak.
-
Parekidetasuna eta zaintza.
Hizlaria: Mireia Centeno Gutierrez. Psikologian eta psikopedagogian lizentziatua. Hezibide psikologia eta hezkuntza zentroa.
Martxoak 28 11:00-13:00
-
URRATS ADMINISTRATIBOAK: errolda, diru laguntzak eta baimenak.
Haurra jaio ostean burutu beharreko urratsak eta kontziliazioa errazteko aukeren inguruko informazioa eskainiko da.
-
Haurra inskribatzea.
-
Amatasun/aitatasun baimenak.
-
Diru laguntzak
-
Lanaldi murrizketak, baimenak…
Hizlaria: Mireia Centeno Gutierrez. Psikologian eta psikopedagogian lizentziatua. Hezibide psikologia eta hezkuntza zentroa.
Maiatzak 9 10:00-11:00
-
-
BESTE BALIZKO GURASOTZA BATZUEN BILA
Guraso eredu hegemoniko patriarkalaren hutsuneak eta ahuleziak ezagutuz eta aitortzetik beste eredu gizatiarragoetara pasatzeko behar diren ezagutza, ideia, jokabide eta aukerak proposatzeko eta solasteko hitzaldi interaktiboa.
Hizlaria: Edu Portilla Najera.Aita eta gurasoei zuzendutako “Aitatasun parekidea, arduratsua eta kontziente”ari buruzko tailerren dinamizatzaiilea. On:giz Elkartean gizon taldeen dinamizatzailea. Ibaiondo Ikastolako Eskola Kontseiluko berdintasun arduraduna eta Elkarbizitza Batzordeko kidea. Berdintasun Teknikaria.
Maiatzak 9 11:30-13:00
Programa honek, BABESLE hauek ditu:
Ttiklik.com, Hezibide, Euskadiko Esnearen Liga, Orokieta Ikastetxea, Balurdin Guraso Elkartea, Zarauzko Haurreskola, Salbatore Mitxelena Ikastola, Antoniano Ikastetxea eta LaSalle Ikastetxea.
Mila esker guztiei gure proiektuan sinetsi eta zabaltzen laguntzeagatik.